Ordiziako gazta txapelketa hau Ordiziako Udalak antolatzen du, Idiazabal Gazta Kofradiaren lankidetzarekin, eta Ordizian egingo da, 2025ko urriaren 22an Plaza Nagusian, goizeko 10.30etatik aurrera. Aurtengoan araudia berritasunekin dator: alde batetik Iraileko gazta lehiaketan irabazi duten azken 10 artzain edo gaztandegiak aurkeztu ahal izango dira, ez azken urteetan bezala azken 10 urtetako irabazleak, modu honetan partaidetza zabaltzea lortzen delarik; bestetik, urrezko gazta lortzeko puntuaketa 9ra igo da, azken urteotan ikusitako kalitate maila igoera ikusita.
Aurrekoak kontutan izanik, bakarrik aurkezteko aukera izango dute, baldin eta jardunean badaude eta lehiaketa horretan ezarritako oinarriak betetzen badituzte. Hona hemen aurtengo ekitaldirako zerrenda:
ZABALETA S.C (2000) Muniain
IÑAKI ANSOLA “MAUSITXA” (2005-2007-2009) Elgoibar
RICARDO REMIRO “REMIRO” (2008-2011-2013) Eulate
JON ETXABARRIA “IPIÑABURU” (2012-2015) Zeanuri
JOSEBA INSAUSTI “OTATZA” (2016) Ordizia
JOSE LUIS ODRIOZOLA “AGUERRE BURU” (2017) Aia
JULEN ARBURUA “KORTARIA S.C.” (2018-2019) Lekaroz
PATXI LOPEZ DE URALDE “LARREAKO GAZTA” (2003-2020) Larrea
ENEKO GOIBURU “ONDARRE” (2014-2021-2023) Segura
ELI GORROTXATEGI “LA LEZE” (2022-2024-2025) Illarduia
Goizeko 10,30etan, horretarako bereziki izendatutako sukaldari, kazetari eta gastronomo entzutetsuek osatutako epaimahaiak aurkeztutako gaztak probatzeari ekingo dio. Epaimahaia ondorengoek osatuko dute:
LEHENDAKARIA
Roberto Ruiz “Hika Upategia” jatetxea (Billabona/Amasa).
TEKNIKARIAK
Patxi Perez Elortondo Idiazabal Jatorri Izendapena
Maria Victoria Urresti Idiazabal Jatorri Izendapena
SUKALDARIAK
Iñaki Arrieta “Rekondo” jatetxea (Donostia)
Elena Navarri “Jakitea” elkartea
KAZETARIAK
Eli Belauntzaran El Diario Vasco
Aitor Buendia “La Ruta Slow” Radio Euskadi