Ordiziako Udalak uztailaren 27an ospatuko den Santanazaleen Eguneko ezkonberrien ohiko esku-dantzan parte hartzeko deia zabaldu du.
Azken urtean ezkondu diren bikote ordiziarrek jaietako ekitaldi berezi honetan parte hartu ahal izango dute.
Esku-dantzaren ondoren, parte-hartzaileak bazkarira gonbidatuko ditu Udalak.
Esku-dantzaren xehetasunak azaltzeko bilera ekainaren 25ean, ostegunean, 18:30ean izango da Barrena jauregian.
Entseguak, berriz, ekainaren 29tik aurrera, astelehenetan astearteetan eta ostegunetan egingo dira Majorin, 20:00etatik 21:00etara, hiru astez.
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, jarri harremanetan Udalarekin.