Ordiziako Udalak, Idiazabal Gazta Kofradiaren laguntzarekin, XXXIX. Ordizia Txapeldun Sari Nagusia antolatu du biharko, urriaren 14rako. Lehiaketa Plaza Nagusian egingo da, goizeko 10:30etik aurrera.
Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute iraileko gazta lehiaketetan garaile izan diren azken hamar artzainek, betiere jardunean badaude eta lehiaketaren oinarriak betetzen badituzte.
Aurtengo edizioan honako hauek lehiatuko dira:
Epaimahai aditua
Goizeko 10:30ean hasiko da aurkeztutako gazten dastaketa. Epaimahaia sukaldariek, kazetariek eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikariek osatuko dute.
Epaimahaiburua Roberto Ruiz izango da, Villabona-Amasako Hika Upategia jatetxekoa. Teknikari lanetan, Idiazabal Jatorri Izendapeneko Patxi Perez Elortondo eta Maria Victoria Urresti arituko dira. Sukaldarien artean, Donostiako Rekondo jatetxeko Iñaki Arrieta eta Casa Urolako Pablo Loureiro izango dira. Kazetarien ordezkari, berriz, El Diario Vascoko Eli Belauntzaran eta Guia Repsol-eko Luisa Lopez Telleria arituko dira.
Lehiaketa honek Ordiziako gaztaren tradizioa eta Idiazabal jatorri izendapeneko gazta ekoizleen lana aitortzea du helburu.