'Azokatik platerera' tailer gastronomikoak
Ordizian aski ezaguna da asteazkeneroko azoka. Plaza Nagusiaren baitan 1512 urtetik ospatzen da, eta bertako produktu freskoak, garaian garaikoak aurki daitezke bertan. Orain, azoka eta bertan egoten diren produktuak, ekoizleen eskutik, herritarrengana gerturatuko dira tailer gastronomikoen bidez, Osoa Cooking-ekin elkarlanean.
“Azoka gure altxor handienetakoa da, eta orain gure azokako produktu horiekin hainbat plater sortzen ikusteko aukera izango dugu, ekoizleekin batera. Oso garrantzitsua da gure ekoizleei, asteazkenero azokara saltzera etortzen direnei, aurpegia jartzea, eta haien produktuak zeintzuk diren ezagutzea. Hala, sukaldaritza eta azoka lotuz lau saio eskainiko ditugu”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Ekintza hau Europako Next Funtsen Dirulaguntzak finantzatutakoa da.
Guztira 4 saio eskainiko dira, D´elikatuz zentroan, 18:00etan. Doakoak izango dira baina izen ematea 943 88 22 90 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean egin behar da.
Maiatzak 15, ‘Mamia eta azala’. Tolosako Aldaba Zahar Baserriko ogi artisaua izango dugu oinarri. Aldaba Zaharreko ahuntz gazta proteína iturri bilakatuko dugu Aramako goiko Etxeberriko Arantxa Zurutuzaren barazkiek goxatuko gaituzte. Ogia, gazta eta barazkiekin tosta bereziak sortuko ditugu. Aldaba Zaharreko Arena izango dugu sukalde laguntzaile.
Maiatzak 22, ‘Lurra goxatuz’. Zeraingo Mendarte baserriko Iñaki Intsaustiren barazki eta lekaleak prestatuko ditugu, Mutiloako Telleria gazta ere lagungarri izango dugu. Lekale eta barazkiz egindako plater gozagarriak prestatuko ditugu. Mutiloako Odio baserriko Beñat Telleria eta Esan Ezin taldeko Ianire izango ditugu sukalde laguntzaile.
Maiatzak 29, Fungi e Pasta. Mikel Lasaren perretxikoak Kaxolako Iker Markinezen pasta freskoarekin elkartuko ditugu plater zoragarriak sortzeko. Idiazabalgo Abel Goibururen gazta erabiliko dugu azken ukitua emateko. Abel bera izango dugu sukalde laguntzaile.
Ekainak 5, ‘Ezti bidaia’. Ataungo Jon Etxeberriaren Eztia eta Olaberriko Behieko yogurrarekin azkenburu gozagarriak prestatuko ditugu. Astigoxoko Susy izango dugu sukalde laguntzaile.