Argiteria publikoa, LED sistemara
Asteazken honetan, otsailak 2, hasiko dira Ordiziako argiteria publikoa berritzeko lanak. Hain zuzen ere, Altamira, Buztuntza eta industrialdeko koadroetako argiteria publikoko argiak LED sistemara aldatuko dira.
EDS Ingenieria y Montajes S.A enpresari esleitu zaio, 61.978,86 euroan (BEZa barne).
Ordizia 2030 Ekintza Planean sartutako helburua da CO2 emisioak %30ean murriztea, eta horri lotutako ekintza da energia aurrezteko argiteria publikoa LED sistemara aldatzea da 14.5 ekintza. Hala, datozen bi asteetan egingo dira lan hauek.
“LED sistema ezarriko dugu eta horrela, energia aurrezteaz gain, gure herriko kaleak hobeto argiztatuta izango ditugu”, zehaztu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak. “Guztira 112 argi-puntu aldatuko dira: industrialdean 16, Buztuntzan 35 eta Altamiran, berriz, 61. Puntu guztietan LED sistema ezarriko da”, gehitu du alkateordeak.
Aurreikuspenen arabera, datorren otsailaren 16erako lan guztiak bukatuta egongo dira: aste honetan poligonoan egingo dira aldaketak, eta ondoren Buztuntzako gunean egingo dira berrikuntza lan hauek. Otsailaren 9-10an Altamira auzoan hasiko dituzte argiteria publikoa berritzen.