Image
Image

Euskararen eguna, ekintzaz betea

EGITARAUA kartela. Abenduak 3

Bihar, abenduak 3, Euskararen nazioarteko eguna ospatuko dugu. Ordiziako Udalak ere bat egiten du.

Hemen duzue egitaraua: 

ABENDUAK  3:

  • GOIZEZ, Ordiziako Udalak, Urdaneta Ikastetxeak, Jakintza ikastolak eta Oianguren institutuak antolatuta:

-10:00etan, Herri Antzokian: “Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere” dokumentala eta Felipe Uriarte zuzendariarekin elkarrizketa.  Nori zuzendua: DBH4 eta Batxilergoko ikasleei.

-10:30ean, Plaza Nagusian:  Lehen Hezkuntzako eta DBH1-3 bitarteko  ikasleek euskararekiko bizipenei eta desioei buruzko mezuak Euskararen Sarean zintzilikatu.

-11:00etan, Plaza Nagusian: Itoitz taldearen“Lau teilatu gainean” kanta abestu .

-11:00etan, J.M.Barandiaran plazan: Haur Hezkuntzako haurrek “Gu euskaraz” kanta abestu eta dantzatu. Aurretik Euskararen egunarekin loturiko irudiak zintzilikatu D´elikatuzen.

-11:45ean, Plaza Nagusian: DBH4 eta Batxilergoko ikasleek euskararekiko bizipenei eta desioei buruzko mezuak Euskararen Sarean zintzilikatu.

  • ARRATSALDEZ

-18:30ean, Plaza Nagusian:   2. Euskaraldia plazaratzeko "AHOBIZI ETA BELARRIPRESTAK KALERA" EKITALDIA.  Antolatzailea:  Hitzaro euskara Elkartea eta  Euskaraldia.

* Euskararen eguneko manifestuaren irakurketa.

*Ahobizi eta Belarripresten bizipenen eta desioen saretzea.

*Ordiziako Bertso eskolari omenaldia.

* Urdaneta  dantza taldea,  Amets Bide dantza taldea, txaranga...

ABENDUAK  5, 16:15ean, Zuhaizti zentroan:  Bingoa euskaraz.  Antolatzailea: Zuhaiztiko euskara eskola taldea.

ABENDUAK  7, 10:00etan: Durangoko liburu azokarako autobusa. Izena emateko epea: abenduak 4  (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.   whatsapp bidez:  609818017). Antolatzailea: Hitzaro euskara Elkartea.

 

Euskara sustatzeko Ekintza planaren bigarren bilera

Euskara Zerbitzuaren logoa

Ordiziako Udalaren Euskara Sustatzeko Ekintza Plana, ESEP, diseinatzeko partaidetza prozesuko 2. bilera burutuko da azaroaren 26an D´elikatuzen, 18:00-20:00.

Bertan, diagnostikoa eta aurreko bileran jasotako aurrera begirako lan-ildoak abiapuntutzat hartuta, datozen urteetarako lan-ildoetan sakondu eta ekarpenak jasoko ditugu. Hori horrela, bertaratuen iritzi eta ikuspegiak aintzat hartuko dira behin betiko plana osatzeko.

Bilerara etortzea erabakiz gero, Euskara Zerbitzura idaztea edo deitzea eskertuko da: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  943805622

Euskara Sustatzeko Ekintza plana berrituko da

Euskara Zerbitzuaren logoaOrdiziako Udalak azken urteotan indarrean izan duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) berritu egin behar du, dagoena ebaluatu eta hurrengo urteetan garatuko duena adostasunez eta lankidetzan osatu eta onartu.

ESEP, udalerrian euskara sustatzeko ekintza plana da eta bertan barnebiltzen dira Udalak nahiz herriko eragileek aurrera eramaten dituzten egitasmoak nahiz jarduerak.

Plan berriaren diseinuak 2 fase izango ditu: lehenengoan  plana ebaluatu eta egungo egoeraren diagnosia egingo da;  bigarrenean, berriz,  proposamenak jaso eta aurrera begirako lan ildoak zehaztuko dira.

Lehenengo faserako, plana ebaluatzeko eta egungo egoeraren diagnosia egiteko, 4 lan-talde aurreikusi dira:

  • Hezkuntza eta Irakaskuntza
  • Kultura eta Aisialdia
  • Kirola
  • Lan-mundua

Euskara plan egokia, partekatua eta herritarra sortzeko guztion partaidetza beharrezkotzat jotzen dugunez, talde hauetan parte hartzeko gonbita irekia da. . Hauek izango dira datak:

  1. Lan Mundua: azaroak 5, 14:15-16:15, Barrena kultur etxeko 7. gelan. 
  2. Kultura eta aisialdia: azaroak 5, 18:00-20:00, Barrena kultur etxeko 7. gelan.
  3. Hezkuntza eta irakaskuntza: azaroak 6, 10:30-12:30, Barrena kultur etxeko 7. gelan.
  4. Kirola: azaroak 6, 18:00-20:00, Barrena kultur etxeko 7. gelan. 

Zein bileratara etorri erabakitzean, Euskara Zerbitzura idaztea edo deitzea eskatzen da: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. (943 80 56 22)

UDALEKU IREKIAK, EKAINAREN 24TIK

Aurretiko izen-ematea zabalik egongo da maiatzaren 10era arte

Ordiziako Udaleko Euskara Sailak udako UDALEKU IREKIAK antolatu ditu.

2008 eta 2014 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduriko udaleku hauek udan  aisialdian euskaraz gozatzea eta herriko haurren arteko harremanak euskaraz izatea dute helburu eta horiek lortze aldera makina bat jolas, tailer, ekintza…antolatuko dira.

Lau aste iraungo dute, ekainaren 24tik uztailaren 19ra, eta goizez burutuko dira (10:00-12:30) Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko  zaintza eta jangela zerbitzuekin koordinatuta.

Aurretiko izen-ematea maiatzaren 10era arte egongo da zabaliketa izena emateko fitxak dagoeneko herriko ikastetxeetan banatuta daude. Plazak mugatuta daude, 120 haurrentzako tokia dago eta behar izanez gero zozketa egingo da.

Izena emateko bideak hauexek dira:

-Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuko webgunearen bitartez:  www.ordizia-euskaraz. eus

-Aurretiko izen-emate fitxa behar bezala osatuta ondoko bulegoetan entregatuz:  Euskara zerbitzuan (9:30-15:00) edo Gazteria bulegoan (goizez,11:00-13:00 / arratsaldez, astearteetan eta ostegunetan, 16:00-18:00).

Maiatzaren 16an onartuen zerrendaargitaratuko da aipatutako Euskara Zerbitzuko web orrian eta behin betiko izen-ematerako beharrezko dokumentazioa eta matrikula egiteko kontu-zenbakia helaraziko zaizkie plaza lortu dutenei.

Matrikularen kostua honakoa da:

Arrunta: 85€

Anai-arreba gehiago matrikulatuta: 75€ bigarrenetik aurrera.

DBE laguntza jasotzen duten familiak: 18€

Udalekuak: ESKU-ORRIA 2019 FOLLETO (pdf)

INFORMAZIO GEHIAGO:  943 805 622 / 943 805 634    www.ordizia-euskaraz.eus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image