Ordizia hiri hezitzailea da eta badira zenbait urte haurren begiradatik hazi eta hezteko lanketa abiatu zela. Honen baitan, haur, gazte eta nerabeei begirako eskaintza osatu eta aberasteko lanean ari gara eta bide horretarik, udalak “bizi auzoak” programa aurkeztu du gaur.
Ainhoa Jimenez Ongizate, berdintasun eta heziketa zinegotziak azaldu duenez, "eskaintza aztertzen hasi ginenean, konturatu ginen badugula Haur Txokoa etxeko txikienentzat, era Gaztelekua nerabeentzat, baina bazegoen adin tarte bat, LH3 eta LH6 artekoa, pixka bat kokokan gelditzen zitzaiguna". Hortik sortu zen adin tarte honetako "haurren beharrei erantzun bat eman eta ziklo hau sortzeko asmoa".
HHtik hasi eta LH6 arteko haurrei zuzendua dagoen arren, esan bezala, batez ere LH3-6ko haurrengana iritsi nahi du ekintza sorta honek.
Ekintzak auzoetara zabalduz
Era berean, bigarren helburu bat ere badu Bizi Auzoak egitasmoak. "Udaberriarekin batera, eta umeek ere kalean jolasten dutenez, ekintza hauek ere kalera" ateratzeko beharra ikusi da, Jimenezen esanetan. Izan ere, Ordizian egiten diren ekintzarik gehienak erdigunean izan ohi dira eta "gaur aurkezten dugun ekintza sorta hau baliatu nahi dugu Ordizian ditugun auzoeei bizia eman eta eskaintzak auzo ezberdinetara zabaltzeko". Honi lotuta, herriko eragileekin ere ahalegina egiten ari gara ekintzak auzoetara bideratu eta egonkortu daitezen.
Udaberrian sartzearekin batera, ekintzak kalera atera nahi ditugu eta igandeetan haurrei begirako hainbat ekintza antolatu ditugu.
Dei egite diegu ordiziar guztiei ekintza hauetan parte hartu dezaten.
