TRAFIKO MOZKETAK IZANGO DIRA JOSETXO IMAZ MEMORIALAGATIK
Kirola
11:00etatik 12:00etara
Josetxo Imaz atletismo memoriala izango da igande honetan, irailak 27. Herri lasterketak trafikoan eragina izango du. Hala, itxita egongo dira, gutxi gora behera, 11:00ak eta 12:00ak bitartean honako kaleak: Joseba Rezola, Gudarien etorbidea, Nagusia, Urdaneta eta Malkasko. Autobus garraioa ere eten egingo da ordutegi berean Beasain, Lazkao eta Ordizia artean. Aurten probak Lazkaon izango du irteera eta helmuga puntua.