SANTA ANA JAIAK 2014. EKITALDIAK EGUNEZ EGUN
Bihar eguerdiko txupinazoarekin hasiko dira ofizialki Ordiziako Santa Ana jaiak
Ez da ezer ere falta Santa Ana jaiak hasteko. Bihar eguerdian txupinazoa botatzearekin batera, Ordizia festa gune anitz eta koloretsua bilakatuko da lau egunez. Ordiziako Udalak errespetuan, aniztasunean eta berdintasunean oinarritutako festak izatea du desio, eta mezu horixe zabaldu nahi du herritar eta bisitarien artean. Hona hemen datozen lau egunetako ekitaldi nabarmenenen zerrenda, egunez egun eta gunez gune. Gogoratu festetako programa osoa PDF formatuan deskargatu daitekeela. Ondo pasa Santa Ana jaiak!
UZTAILAK 24, OSTEGUNA
12:00. Txupinazoa. Julian Gonzalez fisikan katedradunak, Amets Bide dantza taldeak eta Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak botako dute.
17:30: X. Bigantxa-futbol txapelketa-Johan Usabiaga VI. Memoriala
21:30: Danborradaren hasiera Buztuntzan. Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxa joz bukatuko da Plaza Nagusian.
UZTAILAK 25, OSTIRALA
09:30. Ordiziako 91. Txirrindularitza Klasikaren hasiera. Aurten aldaketak daude ibilbidean, eta azken itzulian Zaldibiatik barrena Gaintzako malda (EHko Itzuliko bera) igo beharko dute txirrindulariek. 14:00ak aldera bukatuko da proba. Informazio gehiago.
13:00: Laguntasuna Errondailaren kontzertua Plaza Naguian.
19:00: Erraldoien Kontzentrazioa Plaza Nagusian.
21:00: Beti-Argi bandarekin kalejira.
UZTAILAK 26, LARUNBATA
06:00. Goizaldeko danborrada (Mozorro gauean erabiltzen diren karroza eta egiturak direla eta, kuadrillei eskatzen zaie matutinaren pasoa bermatzeko). Ondoren, txokolate-jana.
08:30: Irungo musika bandaren kalejira. 13:00ean, kontzertua Plaza Nagusian
12:15: Agintarien soka dantza.
18:00: Profesionalen pilota partidak.
UZTAILAK 27, IGANDEA
10:00. Ordiziako Txistularien goiz-eresia
11:00. Santanazaleen meza
12:00: Santanazaleen ohiko esku-dantza Plaza Nagusian.
13:00. Kuadrillen irteera (Kuadrilla Eguna hasiera emateko txupinazoa, jubilatu berri den Pedro Fernandez medikuak botako du).
00:00-02:30: Egan taldeak girotutako dantzaldia Plaza Nagusian
00:00-03:00: Camp-dantzaldia Azabache orkestinarekin Garagartza plazan.
SAN BARTOLOMEKO FESTA EREMUA
Uztailak 24
19:30: Howdy (Country, Folk, Bluegrass) taldearen kontzertua.
Uztailak 25
19:30: Txikiren umorezko bakarrizketa
21:30: Joseba Irazoki gitarra-jotzaileak kontzertu esperimentala
Uztailak 26
19:30: Esther Uriaren umore saioa
21:30: Indigo (Folk, Pop) taldearen kontzertua
Uztailak 27
19:30: Martin Tin zirkus umeentzako jaialdia
21:30. Ezten Giro erromeria taldea
TXOZNA GUNEA
Uztailak 24
14:30: Herri bazkaria. Ondoren, Takolorekin euskal kantak.
23:00: Dur eta Sistentzia taldeen kontzertua
Uztailak 25
23:00: DJ Bull
Uztailak 26
09:00: Gñuei lore eskaintza Gñuen plazan
23:00: Pablo Hasel eta Potato taldeen kontzertuak
Uztailak 27
21:00: Barearen erretzea
21:30. Oharkabe taldearekin kontzertua