'Peru eta otsoa' familia ikuskizuna, igandean
Igande honetan Udal Kultura sailak antolatzen duen familientzako KULTURA FAMILIAN BIZI zikloan hirugarren ikuskizuna izango da ikusgai. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Didau Antzerki Faktoriak “Peru eta otsoa” lana eskainiko du Herri Antzokian.
DIDAU antzerki faktoria Ainhoa Agirre eta Juanma Álvarez-ek Zarautzen kokatzen da antzerki taldea da. Madrilen eta Sevillan, haur, gazte eta senitarteko antzerki munduan hogeita hamar urteko esperientziarekin, eta orain Euskal Herrian ibilbidearen jarraipenean. Haur-antzerkia, txotxongilo antzerkia, antzerki ikastaroak, eskoletarako, udaletarako eta enpresetarako kanpaina bereziak, eta abar. Eta beti, dena, haurrekin eta haurrentzat, euskaraz.
Otsoa. Haurrengan beldur handienetakoa sortzen duen animalia da. Mila eta bat ipuinetan protagonistaren aurkari ankerra. Baina badira beste era bateko otsoak, baita dibertigarriak ere. Adibidez, Peru eta otsoa antzezlanean ikus daitekeena. Serguéi Prokófiev musikoaren ipuin sinfoniko klasikoan oinarritutako “Peru eta Otsoa” ikuskizunean bi pertsonaia xelebrek, imajinazioaren bidez, eta esperientziak ematen duen inozentziarekin, adiskidetasunaren bihotzeraino bidaiatuko dute.
Antzezlana Serguei Prokofiev konposatzaile errusiarrak 1936. urtean aurkeztu zuen sinfonia baten moldaketa da. Moskun estreinatu zenean ez zuen arrakasta handirik izan, baina, hala ere, belaunaldiz belaunaldi pasatu da eta gaur egunera arte hainbat moldaketa izan ditu. Walt Disneyek marrazki bizidunetara eraman zuen 1946. urtean eta 1978an David Bowie handiak narratzaile lanak egin zituen urte hartan ateratako disko batean.
Prokófiev-en ideia, musika sinfonikoa haurrei modu dibertigarri batean hurbiltzea zen eta honela egin zituen konposizio sinfonikoa eta ipuinaren moldaketa ere. Ipuin errusiar klasiko honen pertsonaiak hartu zituen eta bakoitzari orkestako instrumendu bat egokitu zion errepresentazio modura. Honela, Peru, orkestako hari-instrumenduen bidez azalduko zaigu. Peruren laguna, txori txikia, zeharkako txirula izango da, zoritxarreko ahatea oboea, katu zuhurra klarinete goxoa, aitona, beti marmarrean fagota, basoan bizi den otso handi grisa trompak, eta azkenik, basoan dabiltzan ehiztariak, tinbalak eta bonboa. Eszenatokian zuhaitz eder bat, gramofono zahar bat eta eguneroko traste pilo baten laguntzarekin ipuina kontatuko diguten kaleko, munduko, bi pertsonaia.
21. mendeko bufoiak, bi pertsonaia , denboragabe, gizartearen mugetan, imajinazioz, samurtasunez, optimizmoz, freskuraz blai, baina laguntasunaren beharrean. Laguntasuna euren desioen ardatz: nik zuri entzuten dizut, zuk niri, elkarri entzuten diogu eta elkarrekin bizi gaitezke loturarik gabe, denboraz, espazioaz eta geure buruez haratago. Konpenetrazioa: elkarrekin ahal da, dibertigarria, pozgarria da.. eta umorearekin, komikotasunarekin dena puntuan.
Familia osarentzako antzerkia, “Peru eta Otsoa” haurrentzako ipuin sinfonikoen jatorria, atenporala eta haurrentzat egin den sinfonia garrantsitsuena, oraingoan, DIDAU antzerki taldearen bertsio berezian igande honetan Herri Antzokian. Eta datorren azteazkenean, arratsaldez Txotxongiloak, Poloniako Ola Muchin taldearekin. Sarrerak salgai Barrena Kultur Etxean.