Image
Image

LARUNBATEAN GAZTA ETA ARDO FERIA ETA ORDIZIA TXAPELDUN GAZTA LEHIAKETA

                                              Gazta lehiaketa                        GAZTA ETA ARDOEN V FERIA
ORDIZIA TXAPELDUN XXV gazta lehiaketa
ARTISAUAK
Ordizia. Plaza NAGUSIA
Urriak 13 (larunbata)

Ardo eta Gazta zaporeak bilduko ditu Ordiziak larunbatean
Ordiziak Gazta eta Ardoen V. Feria ospatuko du datorren larunbatean. Honekin batera, Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXV. edizioa egingo da, eta artisauak ere izango dira Ordiziako Plaza Nagusiaren inguruan.

Izendapen desberdin eta penintsula osoko gazta eta ardoak berriro bilduko dira Plaza Nagusian, larunbatean zehar, 11.00etatik 14.30etara eta 18.00etatik 21.30etara.

Ardoen jatorria anitza izango da ere aurtengo edizioan. Nafarroa, Errioxa, Arabako Errioxa, Ribera del Duero, Toledo, Toro, Rueda, Somontano, Extremadura, Lanzarote eta La Manchako ardo beltz, gorri eta zuriak izango dira. Katalunyako cavak eta Argentinako ardoak ere izango dituzte bere tokia ferian. Hau da, penintsulako eskaintza handi eta apartaren selekzio ordezkatzailea.

IRAKURKETA TAILLERRA UDAL LIBURUTEGIAN

Urte honen hasieran antolatu ditugun 6 saioetan izandako harrera ona ikusita 2012/13. ikasturterako irakurketa tailerra berriz ere antolatzeari ekingo diogu. Ekaina bitartean 8/9 saio egingo ditugu.

Gure asmoa euskaraz irakurzaletasuna bultzatzea eta irakurketa-ohitura sustatzea da, eta hori lortzeko euskal literaturaren irakurketaren alde ludikoa indartu nahi dugu. Tailer hau herriko irakurzale guztiei zabalik dago eta aukera emango digu irakurritako liburuei buruzko iritziak elkartrukatzeko.

IPUINKONTAKETAK UDAL LIBURUTEGIAN

Udal Liburutegiak antolatuta urrian zehar ipuinkontaketak izango dira 4-9 urte bitarteko haurrentzat.

 

 

IPUIN KONTAKETAK

 

Urriaren 10ean, 18an, 23an eta 31an

  MERTXE AIZPURUA
ARRATSALDEKO 5:30EAN

Ipuinkontaketaweb

HAURREI IPUINAK NOLA KONTATU IKASTAROA UDAL LIBURUTEGIAN

ORDIZIAKO UDAL LIBURUTEGIAN, Pello Añorgarekin, “Haurrei ipuinak kontatzeko ikastaroa”. Guraso eta hezitzaileentzat.

  
   Azaroak 5: 17:00/19:00
   Azaroak 8 eta 15: 17:00/20:00

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image