Image
Image

AHOZ AHO 2013 PROGRAMAZIOAREN BARRUAN AHOZKO IPUINEN NARRAZIO LEHIAKETA ANTOLATU DA

AhozAhoKart2013WEBOtsailaren 22tik martxoaren 2ra garatuko da Ordizian

Hemen da AHOZ-AHO 2013, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Urtero garai honetan gertatu ohi den moduan, izarrak lerrokatu egin dira, sorginkeriaz bezala, eta galaxia berri bat eratu dute: Kalabaza forma duen konstelazio bat.

Horietako bakoitzak bere argitasuna badu ere, Ahozkotasunaren Unibertsotik datozen Izar horiek otsailaren 22tik martxoaren 2ra bitartean bisitatuko gaituzte, Kalabaza forma duen konstelazio magikoa pizteko.

ERRETRATU TAILERRA ORTZADAR ARGAZKI ELKARTEAK ANTOLATUTA

recorte webERRETRATU TAILERRA: "ARGAZKIAK EGITEAREN" INGURUKO ERREFLEXIOAK GORKA SALMERÓN-ek emanda.

ANTOLATZAILEA: Ortzadar Ordizia Argazki Elkartea.
LEKUA: Barrena Kultur Etxea, Ordizia.
EGUNAK / ORDUTEGIA: otsailaren 23a (10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00)
otsailaren 24a (10:00 - 14:00).
INSKRIPZIOA: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. /Tf. 656726327 - Josi Rodríguez
PREZIOA: 75 €. / Otsailaren 9a baina lehen.

HELDUENTZAKO DANTZA IKASTAROA

2012-01-16 Dantza ikastaroaHitzaro eta Amets Bidek helduentzako dantza ikastaroa antolatu dute.

Otsailaren 2tik hasita martxoaren 23ra arte ospatuko da Amets Bide dantza taldearen Miami azpiko lokal berrian. Aurrekoan oinarrizko ikastaroan jende asko bildu zela kontuan izanda, jarraipeneko  bi talde egitea erabaki dute. Hala ere, arratsaldean oinarrizko ikastaroa, hasieratik (0 mailatik), egiteko aukera egongo da. 

Izena emateko deitu 943162366 telefono zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta helbidera. Prezioa: 40 euro.

BATZORDEAK SORTU DITUZTE DANBORRADAREN 100. URTEURRENERAKO

P1157243Urteurrenean egingo diren ekitaldiak antolatzeko lan taldeak osatu zituzten

Ordiziako danborradaren mendeurrenera begira batzordeak hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatu nahi ditu. Baita inguruan egon daitezkeen argazki eta ikus-entzunezko dokumentuekin erakusketa moduko bat prestatu ere. Lan handia dela kontuan izanik, 3 batzorde eta beste hainbeste azpibatzorde sortzea erabaki zuten atzoko bileran.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image