Image
Image

JESUS TORALEN "EL OLOR DE LA CHIRIMOYA" LIBURUAREN AURKEZPENA OSTEGUNEAN

PresentacionLIBRO TORAL2euWEBMartxoaren 21ean, ostegunean, arratsaldeko 19:30etan

Datorren ostegunean Barrena Kultur Etxean Jesus Toral Fernandezen, (Ordizian jaiotako kazetaria) "EL olor de la chirimoya" liburua aurkeztuko da. Kontxi Arruabarrenak, Onda Cero irratiko esatariak, aurkeztuko du liburua egilearekin batera.

Informazio gehiago: http://www.jesustoral.com/index.html

"BAZEN BEHIN UHARTE BAT" DOKUMENTALAREN EMANALDIA

bazen behin uharte batEkozinemaldia jaialdiren 7. edizioaren baitan estreinaldi arrakastatsua izan zuen Tolosan

Atera Films ekoiztetxeak "Bazen behin uharte bat" dokumentalaren emanaldia antolatu du asteazken honetarako, martxoaren 20rako. Herri Antzokian proiektatuko da gaueko 20:30etan. Jatorrizko bertsioan izango da, ingelesez eta takuu hizkuntzaz, baina euskarazko azpitituluak izango ditu.

OSTIRAL HONETAN HERRI ANTZOKIAN "POTTOLA" ANTZEZLANA

KARTELA POTTOLA DEFINITIVO TX"Antzerki garaia" programako hirugarren muntaia 

Txalo Produkzioak Herri Antzokira "Pottola" lana ekarriko du ostirala honetan, gaueko 10:15ean. "Antzerki garaia" programaren barruko antzezlana da, eta Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailekin antolatzen da. Programa hau Euskadiko Antzerki Sarearen barruan sartzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailen laguntza jasotzen du .

JORGE OTEIZA GOGOAN OSTIRAL HONETAN

ESAMOF190recEkitaldia Goen Plazan ospatuko da arratsaldeko 19:00etan

Datorren apirilean hamar urte beteko dira Jorge Oteiza artista handia hil zela. Bere obrak, ordea, gure baitan jarraitzen du. Eta datorren asteartean, San Jose egunean, martxoaren 19an, 15 urte beteko dira Goen Plazan Oteizaren eskultura inauguratu zenetik. Aitzaki horiekin Udalak, Kultura Sailaren bidez, ostiral honetarako, arratsaldeko 7etan, ekitaldi xume bat antolatu du Oteizaren oroipenean Goen Plazan Kukai/Tanttaka taldeen proposamenarekin.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image