Image
Image

JUBILATUEN ZENTROKO PROGRAMAZIOA

jubilatuakHainbat ekitaldi antolatu dituzte otsailerako

Kide berriei ongietorria emateko hitzaldia edota Gente 3.0 programaren inguruko hitzaldia, gimnasia, euskara eskolak edota abesbatza ikastaroak; oinezko irteerak, ihauterak, bingo jokoak... dira opsatuko burutuko dirensk beste askoren artean. 

Horien inguruko informazioa biltzen du beheran atxikita dagoen dokumentuak. Hala ere, informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943889288 telefonora. Bulegoaren ordutegia; astearte eta ostegunetan 16:00retatik 18:00etara eta 10:30etatik 12:30etara asteazkenetan. 

DANBORRADAREN MENDEURRENA- BETERANOEN DANBORRADAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

Tamborrada 1961 001Beteranoan danborrada prestatzeko aukera aztertzen ari dira

Danborradaren Mendeurrenaren Batzordea uztailaren 24an beteranoen danborrada bat antolatzeko aukera aztertzen ari da eta bertan parte hartzeko asmoa izan dezaketen pertsona kopurua aztertu nahi dute. Hori dela eta, danborradan kantinera, gastadore, danborrari edo barrilari gisa danborradan parte hartu izan duten beteranoei deialdia egin nahi diete, antolatu daitekeen beteranoen danborrada honetan parte hartzeko prest dauden jakiteko. Horretarako, otsailean zehar Barrena kultur etxean izen emateko eskaera egin du Batzordeak

AHOZ AHO 2013 PROGRAMAZIOAREN BARRUAN AHOZKO IPUINEN NARRAZIO LEHIAKETA ANTOLATU DA

AhozAhoKart2013WEBOtsailaren 22tik martxoaren 2ra garatuko da Ordizian

Hemen da AHOZ-AHO 2013, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Urtero garai honetan gertatu ohi den moduan, izarrak lerrokatu egin dira, sorginkeriaz bezala, eta galaxia berri bat eratu dute: Kalabaza forma duen konstelazio bat.

Horietako bakoitzak bere argitasuna badu ere, Ahozkotasunaren Unibertsotik datozen Izar horiek otsailaren 22tik martxoaren 2ra bitartean bisitatuko gaituzte, Kalabaza forma duen konstelazio magikoa pizteko.

ERRETRATU TAILERRA ORTZADAR ARGAZKI ELKARTEAK ANTOLATUTA

recorte webERRETRATU TAILERRA: "ARGAZKIAK EGITEAREN" INGURUKO ERREFLEXIOAK GORKA SALMERÓN-ek emanda.

ANTOLATZAILEA: Ortzadar Ordizia Argazki Elkartea.
LEKUA: Barrena Kultur Etxea, Ordizia.
EGUNAK / ORDUTEGIA: otsailaren 23a (10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00)
otsailaren 24a (10:00 - 14:00).
INSKRIPZIOA: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. /Tf. 656726327 - Josi Rodríguez
PREZIOA: 75 €. / Otsailaren 9a baina lehen.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image