Image
Image

"GAU ERDIAN" ANTZERKI LANA OSTIRAL HONETAN HERRI ANTZOKIAN

20133201183KARTELA WEBRECAntzerki garaia
Herri Antzokia
Apirilak 5 -ostirala – 22:15.

Tanttaka Teatroak "Gau erdian" antzerki lana aurkeztuko du ostirala honetan Ordiziako Herri Antzokian.

Ostiral honetan, hilaren 5ean, amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako "Antzerki Garaia" egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.

Eta aurtengo programazioari agurra emateko, Tanttaka Teatroak "Gau erdian" antzerki lana aurkeztuko du. David Greig eta Gordo McIntyren lana Aitziber Garmendiak euskaratu du, eta Roberto Romeik zuzendu du. Iker Galartza eta Itziar Atienza aktoreek jokatuko dituzte rol nagusiak.

APIRILAREN 3AN ARTZAIN EGUNA

cartel A4Apirilaren 3an Artzain Eguna ospatuko du Ordiziak

• 2.000 ardik baino gehiagok zeharkatuko dute herria
• Ana Larrañaga, Fitur Nazioarteko Turismo Azokako zuzendariak moztuko du gazta eta Nestor Basterretxea artista omendua izango da
• Erregulartasun-kalitate sariak Joseba Intsausti (Ordizia, Gipuzkoa) eta SAT Gorramendi Gaztandegiak (Arizkun, Nafarroa) jasoko dituzte

Ordizian 2013ko feri berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da apirilaren 3an Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Ana Larrañaga, Fitur Nazioarteko Turismo Azokako zuzendariaren eskutik.

JORGE OTEIZARI OMENALDIA

omenaldiaKukai eta Tanttaka konpainiek artistaren lana eta irudia gogoratu nahi izan zuten

Martxoaren 15ean, ostiralean, Jorge Oteizaren omenaldi ekitaldia ospatu zen Goen plazan artistaren heriotzaren hamargarren urteurrena delako aitzakiaz. Hasierako agurra Amets Bideren eta Urdaneta dantza taldearen ardura izan zen.

EMANEURRE TALDEAREN ASTE KULTURALA

Emaneurre aste kulturalaMartxoaren 21etik 24ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Ostegun honetan hasiko da igandera bitartean iraungo duen Emaneurre taldearen aste kulturala.Hasteko, garagardo dastaketa egingo da 21ean arratsaldeko 19:00etan D´Elikatuzen. Eta Javi Aldea garagardo maisua egongo da bertan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image