Image
Image

SAN PEDRO BEZPERAKO ERROMERIA

Tortilla San PedroAmets Bide dantza taldea izan da antolatzailea

Datorren ostiralean, ekainak 28, San Pedro bezperako erromeria ospatuko da Garagartza plazan. Aurtengo ekitaldia Amets Bide dantza taldeak antolatu du, Ordiziako Udalaren laguntzarekin.

GARAGARDO AZOKA OSTEGUNETIK IGANDERA

Zerbeza330 garagardo mota dastatu ahal izango dira

Datorren ostegunetik igandera (ekainak 27-30) Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako XIV. Garagardo Azoka ospatuko da Beti-Alai pilotalekuan.

HERRIKO JAIETARAKO OHARRAK

DSC 0703 20Danborrada Nagusiaren entseguak, Haur Danborradaren entseguak eta jantzien  banaketa eta Santanazaleen eskudantzaren inguruko oharrak

Danbora-jole eta upel-joleen zerrendak. Entseguak
Nagusien danborradan parte hartu nahi dutenek, Elkarteetan jarriko dira zerrendak datorren asteazkenetik aurrera, hau da, ekainaren 26tik aurrera. Larrun Arri elkartea upel-joleen zerrendak jarriko dira, eta Ordiziako Mendizaleak elkartean, berriz, danbor-joleen zerrenda. Izena emateko orduak arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara.

"GU ITSASOA MUNDUAREN ATARI" ERAKUSKETAREN BISITA GIDATUA

GU ITSASOA ERAKSUKETAEkainaren 26an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan

Zeraingo Herri Museoan, Beasaingo Igartza jauregian, Hondarribiko Zuloaga Etxean eta Petritegi sagardotegian ikusgai izan ondoren, " GU ITSASOA munduaren atari " erakusketa Ordiziko Barrena Kultur Etxean eta D'elikatuzen dago ikusgai ekainaren 1tetik.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image