Image
Image

BERNARDO ALBERRO SOINU-JOTZAILE ETA KONPOSITOREAK BOTAKO DU SANTA ANA JAIETAKO SUZIRIA

txupinazoaOrdiziaren izena zabaltzen egindako lanarengatik eskaini zaio txupinazoa botatzeko ohorea

Bernardo Alberro soinu-jotzaile eta konpositore ezagunak botako du aurten Santa Ana jaietako txupinazoa. Alberro Astigarragakoa da jaiotzez (1927), baina joan deneko urte askoan Ordizian bizi da. Asko eta asko dira bizitzan zehar sortu dituen abestiak, horien artean ezagunena Ordiziarrak Gera izenekoa. Ordiziaren izena zabaltzen egindako lanarengatik eskaini dio Ordiziako Udalak Bernardo Alberrori txupinazoa botatzeko ohorea.

SANTA ANA JAIEN EGITARAUA

portada programaDagoeneko jai egitaraua kalean dago.

Gaur banatuko da Santa Ana Jaien egitaraua. programazioa ikusi nahi baduzu sakatu beheko izenburuan.

JAI EGITARAUA

 

HERRIKO KOADRILEI LUZATUTAKO DEIALDI BEREZIA

Uztailaren 25eko gau pasa eta matutinaren inguruan

Alkatetzatik herriko koadrilei dei egiten zaie datorren asteazkenean, uztailaren 17an, arratsaldeko 19:00etan Udaletxeko batzar aretoan egingo den bilerara. Gaia honako hau izango da: Uztailaren 25eko gau pasa eta matutina (karpak, lekuak, kotxeak,..).

DANBORRADAREN MENDEURRENA - ARGAZKI ERAKUSKETA

kartelaAtzera begirako argazki erakusketa uztailak 12an zabalduko da.

Ordiziako Danborradaren 100. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekintzen artean, batzorde antolatzaileak atzera begirako argazki erakusketa proposatu zuen eta azken hilabete hauetan hainbat materiala jaso da. Jasotako materialekin erakusketa zabalduko da bihar, ostirala, arratsaldeko19:00etan D'Elikatuz gunean. Erakusketa irailak 8a arte egongo da zabalik

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image