‘ERRIMAK OINETAN’, DANTZA BERRIAK BERTSOEI JARRIAK
Ostiralean, hilak 13, bertsolaritza oinarri duen ‘Errimak oinetan’ izeneko dantza emanaldia egingo da Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean.
Argi Berri elkarteak antolatu du ikuskaria Euskal Jaien egitarauaren barruan, Ordiziako Udalaren eta Goierriko Bertso Eskolaren laguntzarekin. Sarrerak 10 euro balio du, eta lehiatilan bertan erosi behar da.