Image
Image

AZAROKO AGENDA 2013

AGENDA AZAROA WEBUrriko kultur ekimenak biltzen dituen kultur agenda kalean da dagoeneko.

iIkusi Azaroko agenda hemen

‘EMAKUMEAK, EGILE ETA PROTAGONISTAK’ ZINE ZIKLOA AZAROAN

2013-10-30 Emakumeen zine zikloaAzaroko lehen bi asteburuetan, eta asteazken guztietan emakumeak protagonista dituen filmak proiektatuko ditu Herri Antzokiak

Azaroaren 25eko Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, Emakumeak, egile eta protagonistak izeneko zine zikloa antolatu du Ordiziako Herri Antzokiak.

MUSIKA KORALAREN HITZORDUA

PraguePhilharmonic1Datozen urriaren 28a (astelehena) eta 31an (osteguna) Txekia eta Finlandiako abesbatzak Eliz Parrokian.

Doinu edo kutsu musikala izaten da nagusi Ordiziako kultura programazioaren urteko azken hiruhilekoan eta pasa den "Ordiziarock" proposamenari laster beste proposamen musicalak gehituko dira: abesbatzeen kontzertuak, Barroko Aire XXVIII. Edizioa eta "Sustraiez Balai" Jaialdiaren beste edizio berri bat. Musika-estiloa desberdinak entzule anitzarentzat.

- Urriaren 28a, astelehena: Pragako Philharmonic Haur Abesbatza
                                                                      - Urriaren 31a, osteguna: Dominante abesbatza (Epsoo-Finlandia)

‘LA PEQUEÑA VENECIA’ FILMA OSTIRALEAN

2013-10-22 La pequeña VeneciaEuropako Parlamentuak ematen duen Lux saria jaso zuen 2012an; sarrera doan izango da

Ordiziako Herri Antzokiak La pequeña Venecia (Shun Li y el poeta) filma proiektatuko du datorren ostiralean, urriak 25, 22:15ean. Europako Parlamentuak ematen duen Lux saria jaso zuen film honek 2012an. Andrea Segre italiarrak zuzendutako filma da, eta 96 minutu irauten du. Sarrera doan izango da, eta filma ikusteko gonbidapenak ostiralean bertan banatuko dira. Bertsio originalean emango dute, gaztelerazko azpitituluekin.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image