Image
Image

URRIKO AGENDA 2013

Urriko kultur ekimenak biltzen dituen kultur agenda kalean da dagoeneko. Ikusi ondoko dokumentuan.

EUSKAL DANTZA IKASTAROAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA

Dantza ikastaroa oinarrizkoa 1Urriaren 5ean hasita, larunbatero egingo dira saioak azaroaren 23a arte

Gaur, urriak 1, bukatutako da Euskal dantza ikastaroan izena emateko epea. Bi mailatako ikastaroa izango da, batetik oinarrizkoa (10:00etan), eta bestetik jarraipenezkoa (11:30ean). Ikastaroa urriaren 5ean hasiko da, eta azaroaren 23a bitarteko larunbat guztietan izango dira saioak, Amets Bide taldeak Miami tabernaren azpian duen lokalean.

BERRIOZARKO MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA IGANDEAN

Banda Berriozar 2012WEBKontzertua eguerdiko 13:00etan hasiko da Plaza Nagusian

Igande honetan, hilaren 29an, Berriozarko "Doinua" Musika Bandak kontzertua eskainiko du, eguerdiko 13.00ean Ordiziako Plaza Nagusian. Kontzertua herriko Beti Argi bandak Berriozaren joan den maiatzean emandako kontzertuari erantzuten dio.

BIZIPOZAREN JAIA IGANDEAN LAZKAON

Pirritx eta porrotxIrrien Lagunak Gizartegintza Elkarteak antolatu du elkartasuna eta bizipoza ardatz duen festa

Irrien Lagunak Klubak ardatz eta esanahi berriak eman dizkie urtero antolatu ohi zuen jaiari: Bizipozaren jaia ospatuko dute aurrerantzean. Behar bereziak dituzten haurrei eta haien familiei babesa eta elkartasuna eskaintzeko eguna izango da, "bizipozarekin eta auzolanean". Lazkaon izango da jaialdia datorren igandean, hilak 22, 10:00etatik aurrera.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image