Image
Image

AMETS BIDEK KANTU ESKEAN ATERATZEKO DEIA EGIN DIE HERRITARREI

2013-11-20 Kantu eskeaLehen entsegua hilaren 29an egingo da Majoriko aerobick-eko gelan

Dantzaren sustapena ez ezik, euskal kulturaren espresio ezberdinak plazaratzearen aldeko lana egiten du Amets Bide Kultur Elkarteak. Aurten, Eguberri bezperan kantu eskean ateratzeko ohiturari heldu nahi dio, eta egun horri begira, kanturako entsegu batzuk antolatu ditu Amets Bidek. Lehen entsegua hilaren 29an, ostirala, izango da Majori Kiroldegiko aerobick-eko gelan, 19:00etan.

ARIMAZ KAMERA ORKESTRA BARROKO AIRE MUSIKALDIAREN BIGARREN KONTZERTUAN

ARIMAZ ko 003WEBLarunbata, hilak 16a, arratsaldeko 8etan

Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren larunbatean, hilak 16a, Ordiziako Parrokia Elizan, iluntzeko 8etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Arimaz Kamera Orkestra partaidetzarekin. Kontzertuan honako bakarlariak arituko dira: Alain Ayerdi barítonoa eta Itziar Lujanbio, oboejolea denak Kepa Martinez de Alberdi zuzendaritzapean.

Kontzertuan hiru pieza nabarmentzen dira: Graupner-en "Entrata per la musica di Tavola", J.D. Heinichen-en "VConcerto a 6" eta J.S.Bach-en "BWV 82 Cantata Ich habe genug".

LARUNBATEAN, SUSTRAIEZ BLAI JAIALDIA

2013-10-22 Sustraiez blaiMercedes Peon musikari galiziarra da aurtengo kartelburua

Larunbat honetan, hilak 9, Sustraiez Blai munduko kulturen XIII. topaketa ospatuko da Ordizian. Sustraiez Blai Kultur Elkarteak antolatutako musika jaialdia hirugarren urtez segidan egingo da Ordizian, elkartearen eta Ordiziako Udaleko Kultura sailaren elkarlanari esker. Azken urteetako egitura bera izango du jaialdiak: 19:00etan, Garagartza Plazan izango da lehen emanaldia, eta 21:00etan, Plaza Nagusian kontzertu nagusia, Mercedes Peon musikari galiziarra kartelburu dela. Ohi bezala, Sugaar tabernan emango zaio bukaera jaialdia, Javi Pez disko jartzailearen saioarekin.

Hona hemen aurtengo jaialdian parte hartuko duten musikarien zerrenda.

LARUNBATA HONETAN ZABALTZEN DA PARROKIAN BARROKOA AIRE XXVIII. EDIZIOA

CARTEL BARROCOWEBZapico anaiak (gitarra eta tiorba) protagonistak lehenengo kontzertuan

Aste bukaera honetan hasiko da Ordizian BARROKO AIRE, Musika Barrokoaren egunak jaialdiaren XXVIII.ekitaldia. Eta jaialdi horrek Ordizian segituko du hilabete honetan, herriko Parrokian lau kontzertu egingo dira, Ordiziako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ataungo San Martin Elizan ere izango da ziklo honen kontzertu bat.

Zikloari hasiera emateko larunbata honetan, Ordiziako Eliz Parrokian, arratsaldeko 8etan, Daniel eta Pablo Zapico anaien kontzertua izango da, kontzertu bitxia "Mediterranea. Espainiako eta Italiako dantza barrokoak" izenburupean. Hilaren 16an jarraituko du programazioak Arimaz Kamera Orkestrarekin, Kepa Martinez de Alnenizen zuzendaritzapean. Azaroaren 23an Musica Boscareccia taldearen txanda izango da. Eta programazioari amaiera emateko azaroaren 30ean Iruñeako Kamera Abesbatzaren talde profesionala, Nova Lux Ensemble taldea izango da Ordiziako parrokian.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image