OTSAILEKO AGENDA
Otsaileko kultur ekimenak biltzen dituen kultur agenda kalean da dagoeneko.
Ikusi otsaileko agenda hemen
Ikusi otsaileko agenda hemen
Urtarrilaren 27tik otsailaren 14ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Eskerri (Alberto Bruno Gracia) artistaren eskulturak izango dira ikusgai "XXI/50 In Vitro"" izeneko erakusketan. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.
Angel Oiarbide 'Gure esku dago' ekimenaren bozeramailea Ordizian izango da hilaren 28an erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen horren berri emateko ordiziarrei, 'Nazio gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarren garaia da' lemapean. Aurkezpen ekitaldia Barrenako areto nagusian izango da, 19:00etan. Ekimen horren izaeraz eta helburuaz ariko da Oiarbide, eta baita ekainaren 8an Durangotik Iruñera egingo den giza-kateari buruz ere.
Larunbatean, hilak 25, Euskal Herriko Mus Txapelketaren Ordiziako kanporaketa jokatuko da Nerea tabernan. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da, eta lehia 16:30etan hasiko da. Parte hartzaile guztiek botila bat ardo jasoko dute opari, eta irabazleek Gipuzkoa mailako txapelketan parte hartzeko txartela lortuko dute. Herrialdeko finalak otsailaren 14, 15 eta 16an jokatuko dira, eta final nagusia Heletan (Nafarroa Beherea) izango da, martxoaren 8an.