Image
Image

IPUINAK, NARRAZIOAK, AHOTSA PROTAGONISTAK AHOZ AHO JAIALDIAN.

YOSHI HIOKIYoshi Hioki (Japonia) eta Joxe Mari Carrere (Euskadi) larunbata honetan Barrena Kultur Etxean (17:00 h.)

Ahoz-Aho jaialdiaren edizio berriak, seigarrena, ahozko tradizioko kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta beste ikuskizun mordo bat ekarriko dizkigu Ordiziara, denak ere ipuinetan oinarritutakoak. Ahoz Aho jaialdia pasa den otsailaren 28an hasi bazen ere, II Narrazio lehiaketarekin, ekintza nagusienak martxoaren 15tik 21era garatuko dira Ordizian.

AITZIBER GARMENDIA ETA IKER GALARTZA OSTIRALEAN HERRI ANTZOKIAN

Kartela EuskerazGaueko 22:15etan "Ondoko tipoa" antzezlan umoretsua eskeiniko dute.Sarrerak Barrenan.

Txalo Produkzioak Herri Antzokira "Ondoko hilobiko tipoa" lana ekarriko du ostirala honetan, gaueko 10:15ean. "Antzerki garaia" programaren barruan aurkezten den hirugarren muntaia da, eta Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailekin antolatzen da. Programa hau Euskadiko Antzerki Sarearen barruan sartzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailen laguntza jasotzen du .
Antzezlan umoretsua taularatuko du ostiralean Txalo Produkzioak Konpainiak Herri Antzokian. Begoña Bilbaok zuzentzen du Katarina Mazetik idatzitako "Ondoko hilobiko tipoa" antzezlana eta euskarazko bertsioan gozatu ahal izango du publikoak, gaueko 22:15etan. Taularen gainean aski ezagunak diren Aitziber Garmendia eta Iker Galartza izango dira, biak ala biak, barrea transmititzeko gaitasun handia daukaten aktoreak.
Zeinek esan... Neska pinpirina baserrian! Eta baserritar bat operan? Biak oraindik gazteak. Aiora: polita, gozoa eta alarguna. Pablo: zekena, egoskorra eta ezkongabea.
Bi mundu ezberdin leku berean. Bata bestearen ondoan, kanposantuan. Aiora eta ondoko tipoa... Pablo.

‘UDA MINEAN, NEGUA’ DOKUMENTALAREN EKOIZPEN PROZESUA MARTXAN

2014-02-27 memoria Ordiziako memoria historikoa berreskuratze bidean egingo den lanetako bat da ikus-entzunezkoa

Ordiziako memoria historikoa berreskuratzeko lanean ari den herritar talde batek eskatuta, joan den ostegunean hasi zen Uda minean, negua dokumentalaren ekoizpen prozesua. Ikus-entzunezko historikoaren gidoia Patxi Zubizarreta ordiziar idazleak egin du. Ekoizpen lanak Arteman enpresa ari da egiten, eta gidoiaren lokuzioa Arrasateko Shot estudioan egin zen.

AMETS BIDEREN 50. URTEURRENAREN HARIRA, LEHEN ENTSEGUA LARUNBATEAN

2014-02-27 ametsbide Maiatzaren 18an egingo den III. Dantzari Eguna izango da urteurreneko ospakizun nagusia

Amets Bide dantza taldea 50. urteurreneko ospakizunak prestatzeko lanetan murgilduta dabil, eta deialdia berezia egin nahi diete modu batera edo bestera taldearekin harremana izan duten guztiei larunbat honetan, martxoak 1, Majorin egingo den lehen entseguan parte hartzeko. 11:30ean hasiko da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image