Image
Image

III. DANTZARI EGUNA MAIATZAREN 18AN

2014-05-09 dantzari Amets Bideren 50. urteurreneko ekitaldiei hasiera emango zaie topaketa honekin

Ordiziako Amets Bide dantza taldea 50. urteurrena ospatzeko lanetan murgilduta dabil, eta igande honetan zortzirako, hilak 18, III. Dantzari Eguna antolatu du. Haurren taldeak 10 izango dira, herri ezberdinetakoak. Eta helduen taldeak berriz, 7; dantza taldean ibilitako ordiziarrez osatuak. Hauez gain, Nepaldarren talde bat ere izango da haien artean. Dantzari Egunean, 5 urtetik hasi eta 70 urte bitarteko dozenaka dantzari elkartuko dira Ordizian.

‘ETXEAN GOXO’ TXOTXONGILO ANTZEZLANA IGANDEAN, HAURRENTZAT

2014-05-06 etxeangoxo Hiru eta zazpi urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta 50 minutuko iraupena du

Datorren igandean, hilak 11, 'Etxean goxo' izeneko txotxongilo antzezlana izango da Ordiziako Herri Antzokian, haurrentzat. Irailera bitarte ez da egongo umeentzako filmarik, eta hutsune hori betetzeko antolatu da emanaldi hau. 16:45ean hasiko da saioa, eta sarrerak leihatilan bertan egongo dira salgai: umeen sarrera 4 euroan, eta helduena 5, 50 euroan. Rosa Martinez & Lagunak konpainiak sortutako antzezlan hau 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta 50 minutu irauten du.

MAIATZEKO ZINE KARTELERA

2014-04-30 zinea Zine alternatiboko saiorik eta umeen saiorik ez da izango irailera arte

Ordiziako Herri Antzokiak kaleratu du dagoeneko maiatzeko zine agenda. Aipatzekoa da, udako ordutegia dela eta, irailera bitarte ez dela zine alternatiboko saiorik izango da, ezta umeen saiorik ere, asteburuko honetako salbuespenarekin. Bihar osteguna (19:30-22:15) eta igandean, maiatzaren 4an, 16:45ean, The Amazing Spider Man 2: El poder de electro filma emango dute, eta ostiraletik astelehenera, berriz, El gran hotel de Budapest.

ARTZAIN EGUNA ARRAKASTATSUA

RUBEN TRINCADO, sukaldaria: "USAIN BIKAINA DUEN OPARIA" DSC0118

"Usain bikaina duen oparia"", hala esan du gazteleraz ("Huele al regalo perfecto") Ruben Trincadok, Donostiako "El Mirador de Ulia" Jatetxeko sukaldariak eta Michelin izarrak, Ordiziako udal pleno aretoan egindako gazta mozketa ekitaldian. Idiazabal gazta gaztearen ale bat zatikatu du Trincadok eta horrela gazta denboraldi berria zabaldu du.

Ekitaldi bertan, ARDIEKIN hazi-jartze eta latxa arrazaren errekuperazio zentroari omenaldia egin zaio, bere 25. urteurrenean latxa eta karrantzana arrazak hobetzeko egindako lanagatik.

Artzain egunaren babesean erregulartasun-kalitate sariak eman zaizkie Olaberriako Santi Etxezarreta artzainari eta Sunbilako (Nafarroa) Lizun gaztandegiari.

Eguneko argazkiak ikusi nahi badituzu SAKATU HEMEN

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image