Image
Image

ORDIZIAKO EUSKAL JAIEN ETA APARTEKO AZOKAREN AURKEZPENA

2014-09-05 euskaljaiakIdiazabal Gaztaren 41. Lehiaketa ez ezik, ganadu, barazki eta fruta erakusketa-lehiaketak izango dira hilaren 10ean Ordizian

Gaurtik hilaren 14ra bitartean ospatuko dira Ordiziako Euskal Jaiak. Datorren asteazkenean, hilak 10, egingo da urteko azokarik nagusiena, eta Idiazabal Gaztaren 41. Lehiaketa ez ezik, ganadu, barazki eta fruta erakusketa-lehiaketak ere izango dira. Asteazkenekoa lehen sektorearen festa dela adierazi dute gaur Donostian egin den aurkezpenean.

EUSKAL JAIETAKO PROGRAMA PDF FORMATOAN

2014-09-02 gaztakGaur eta bihar artean banatuko da paperezko edizioa Ordiziako etxeetara

Dagoeneko prest dago 2014ko Euskal Jaietako behin betiko programa. Ordiziako etxeetara gaur eta bihar artean iritsiko da paperezko edizioa, baina aurrerapen moduan, PDF formatuan deskargatu dezakezue udaleko webgunean. DESKARGATU EUSKAL JAIETAKO PROGRAMA.

BENITO LERTXUNDIREN KONTZERTUA OSTIRALEAN

2014-09-02 benitoMajori kiroldegian izango da, 22:00etan hasita. Sarrerak 18 euro balio du aurrez erosita, eta egunean bertan 20 euro

Benito Lertxundiren kontzertuak emango dio hasiera aurtengo Euskal Jaien egitarauari, datorren ostiralean. Kantari oriotarraren eta haren taldekideen kantaldia Majori kiroldegian izango da, 22:00etan hasita. Sarrerak, aurrez erosiz gero, 18 euro balio du, eta egunean bertan 20 euro. Unibertsitateko ikasle talde batek sortutako Fenix produkzio etxeak antolatu du kontzertua, Ordiziako Udalaren babesarekin. 'Oroimenaren oraina' (Elkar, 2012) azken diskoaren kantuak joko ditu Lertxundik emanaldiaren hasieran, eta kantu ezagun eta kuttunak bukaeran. Taldeko musikarien artean ordiziar bat dago, Peio Ramirez biolontxelo eta soinu-jotzailea. Benito Lertxundi 2009ko urtarrilaren 25ean izan zen azkenekoz Ordizian.

EUSKAL JAIAK 2014. PROGRAMAREN AURRERAPENA

2014-07-30 euskaljaiakIrailaren 5tik 14ra ospatuko dira aurtengo Euskal Jaiak; aparteko azoka irailaren 10ean izango da

Santa Ana jaiak bukatu berritan, eta abuztuko oporraldien ondoren, Ordizia festa giroan murgilduko da atzera. Aurtengo Euskal Jaiak irailaren 5etik 14ra ospatuko dira, eta aparteko azoka irailaren 10ean izango da. Herriko hainbat talde eta elkarterekin lankidetzan prestatu du aurtengo egitaraua ere Ordiziako Udalak. Hemen duzue programaren aurrerapen bat. Bien bitartean, ondo ibili!

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image