JULIAN MUJIKA BEASAINGO HARAKINA GARAILE GIPUZKOAKO XVI. ODOLKI TXAPELKETAN
Iazko txapela berritu du Julian Mujikak. Ordiziako Mujika Odolkiak bigarren eta Beasaingo Olano hirugarrena.
Beasaingo Julian Mujika harakinak irabazi du aurtengoan ere, 2013ko garaipena berretsiz, Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XVI. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Ordiziako Mujika Odolkiak, Beasaingo Olano Harategia, Beasaingo Iñaki Zubeldia eta Orioko Kepa Loidi harategia.
Guztira 16 egile aurkeztu dira lehiaketara: Ordiziako bi, Beasaingo hiru, Tolosako hiru, eta gainontzekoak Lasarte,Asteasu, Aia, Ataun, Ezkio-Itsaso, Arrasate, Mutriku, Orio eta Zaldibia.