Image
Image

AHOZ AHO 2015EKO NARRAZIO LEHIAKETAREN DEIALDIA ZABALDU DA

AHOZ-AHO AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA iritsi da beste behin.

Eta, berriro ere, zeuk ere parte hartu dezakezu...

 “KONTATU GUREKIN!”

III IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA

Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa.

Zeu bezalako pertsonei.

Ahozkotasunaren Unibertsoa zeurea ere badelako.

Lehiaketa martxoaren 7an, larunbata, izango da, 19:00etan, BARRENA JAUREGIAN. Ikus OINARRIAK

LARUNBATEAN, KALDEREROAK

2015-02-05 kaldereroKaldereroen konpartsak egun osorako egitarau zabala prestatu du

Larunbatean, hilak 7, Kaldereroen eguna ospatuko da Ordizian. Iaz hasitako ibilbide berriari beste bultzada bat eman dio aurten Kaldereroen konpartsak, eta egun osorako egitarau betea osatu du herriko hainbat elkarte eta eragilerekin lankidetzan. Festa eguerdian hasiko da kalderero txikien desfilearekin. Arratsaldean, berriz, Urrup Antzerki taldeak ikuskizun bat egingo du Zozomikote pertsonaiarekin, Kaldereroen Konpartsaren desfilea hastearekin batera. Gauean, eta berritasun modura, kontzertua egongo da Plaza Nagusian. Bestalde, herriko jatetxe batzuk 'Kalderero menua' eskainiko dute larunbat gauean. Jarraian duzue egitaraua.

MASKARADA TALDEAK “ARKIMEDESEN PRINTZIPIOA” ANTZEZLANA ESKAINIKO DU

Saioa ostirala honetan izango da, 22:15ean.

Ostiral honetan, hilaren 6an, Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren hirugarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan Maskarada taldeak aurkeztuko duen "Arkimedesen printzipioa” lanarekin. "Antzerti garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

"Arkimedesen printzipioak" kloro usain sarkorreko udal igerilekuetara garamatza, gizarte ezin aseptiko baten metafora marraztuz, kezka sortzen duten bi gai jorratzeko: adin txikikoekiko sexu erasoak eta sare sozialen eragina.

OTSAILEKO KULTUR AGENDA

2015-02-02 agedaAntzerki Garaiko bigarren emanaldia ostiralean izango da, eta Kaldereroak larunbatean

Ordiziako Udaleko kultura sailak kaleratu du dagoeneko otsaileko kultur agenda. Asteazken honetan, Santa Agenda bezperako kopla kantari ariko dira herriko zenbait talde. D'elikatuz zentroak bi kontzertu ere hartuko ditu otsailean zehar, lehena ostegun honetan eta bigarrena hilaren 14an. Antzerki Garaiko bigarren emanaldia, berriz, ostiral honetan izango da ('Arkimedesen printzipioa' antzezlana'), eta larunbatean, Kaldereroen festa. Bestelako ekitaldi gehiago ere izango da otsailean.

OTSAILEKO KULTUR AGENDA

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image