Image
Image

BERTSOLARI GAZTEEN XVIII. ARGI BERRI SARIA, LARUNBATEAN

2015-03-18 argiberriSei bertsolari gazte ariko dira nor baino nor, eta lehen biak Osinaldeko finalerako sailkatuko dira

Larunbatean, hilak 21, Bertsolari Gazteen XVIII. Argi Berri Saria jokatuko da izen bereko elkartean. Sei bertsolari ariko dira nor baino nor, eta epaimahaiaren arabera puntuazio handiena lortzen duten bi bertsolariak apirilaren 11n Gabiriako Osinalde elkartean jokatuko den finalera sailkatuko dira. Afarirako txartelak Herrikoa eta Kiko-Enea tabernetan daude salgai (baita 649 01 12 62 zenbakira deituta ere), baina saioa entzutera joan nahi duenak ateak zabalik izango ditu.

AHOZ AHO VII. JAIALDIA. GALA NAGUSIA ETA NARRAZIO LEHIAKETAREN FINALA

2015-03-18 ahozahoOstiralean, hilak 20, egingo da Barrenan Ahoz Aho jaialdiaren ikuskizun nagusia, 22:00etan

Duela egun batzuetatik hona, ipuin eta istorioen berotasunak bildu egin gaitu. Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berri honetan, narrazioaren irakasleek ilusioaren garra piztu dute gure baitan. Jaialdiari amaiera emateko, hitzaren Akelarrea antolatuko da, hau da, Ahozkotasunaren Jaialdi Nagusia. Ordiziako Barrena Jauregia izango da gure akelarrearen kobazuloa eta hitzordua datorren ostiralean izango da, martxoak 20, 22:00etan.

EKOZIMENALDIA HILAREN 24TIK 26RA

2015-03-17 ekozinemaldiaSaio guztiak doan izango dira, eta film nabarmenena 'Trashed' izango da

Euskal Herriko beste hamabost herri eta hirirekin batera, martxoaren 24tik 26ra IX. Ekozimenaldia zikloa egingo da Ordizian lehen aldiz. Ekologistak Martxan taldeak antolatzen du, ingurumenarekin eta horren defentsarekin interesaturik dauden tokian tokiko beste hainbat gizarte-mugimendurekin batera; Ordiziari dagokionez, Landarlan-ekin eta Ordiziako Udalarekin eta Goierriko Baratzaren lankidetzarekin. Aurtengo aukeratutako gaua frackinga edo haustura hidraulikoa izango da. Edizio honetako filmarik nabarmenena 'Trashed' izango da (hilak 25, Herri Antzokia, 20:30), eta saio guztiak dohainik dira.

SAN JOSE KONTZERTUA EGINGO DU IGANDEAN BETI-ARGI BANDAK

2015-03-12 betiargiPlaza Nagusian izango da emanaldia, 13:00ean hasita

Beti-Argi musika bandak San Jose egunaren bueltako ohiko kontzertua egingo du igandean, hilak 15, Plaza Nagusian, 13:00ean hasita. Josune Aierbe zuzendariaren gidaritzapean, honako piezak joko dituzte: J. Texidorren 'Carrascosa' (pasodoblea), F. Chuecaren 'El Bateo' (Gran fantasía), D. Stratforden 'A Salzburg Impression', J. Wassonek moldatutako 'Pirates of the Caribbean', 'Eusko Gudariak' eta A. Tormok moldatutako Duo Dinamicoren abestiak. Emanaldia hau Udaberrian Martxan programaren barruan dago.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image