Image
Image

LABURBIRA 2015. EUSKARAZKO 8 FILM LABUR MARTXOAREN 4AN

2015-02-26 laburbiraEuskaltzaleen Topaguneak antolatutako zirkuitua Ordizian abiatuko da, Hitzaroren ekimenez

Euskaltzaleen Topaguneak 12. urtez antolatu duen 'Laburbira, film laburren zirkuitua' Ordizian abiatuko da datorren asteazkenean, martxoak 4, Hitzaro Euskara Elkartearen ekimenez. Euskarazko zinemagintzaren perla txikiak ikus-entzuleei ezagutzera ematea da ekimen honen helburua, eta martxoaren 28a bitarte, 29 herritan egingo du geldialdia. Zortzi lan izango dira ikusgai, zortzi lan ezberdin, euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasi berriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua edizio honetan. Emanaldia 20:30ean hasiko da Herri Antzokian, eta ordu eta laurden inguru iraungo du.

AHOZ AHO 2015. AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA

2015-02-23 ahozahoMartxoaren 7tik 20ra bitartean hainbat herrialdetako kontalariak bilduko dira Ordizian

Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko VII. Jaialdia martxoaren 7tik 20ra bitartean egingo da aurten. Egitarauari ipuinen ahozko narrazioak emango dio hasiera martxoaren 7an, eta Gala Nagusiarekin bukatuko da 20an. Tartean ia kontinente guztietako 20 kontalari inguru elkartuko dira. Hala ere, jaialdia abiatu abiatu da, Jakintza Ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko ikasleak ahozkotasun eskolak hartzen ari baitira joan den astetik.

AHOZ AHO 2015. EGITARAUA

VICTOR MENDIZABAL III. BEKA EMAN DA

Nerea Iraola Garmendiak, David Cano Becerrok eta Ion Ander Arcelus Garciak osatutako taldeak 'Ordiziako hiribildua eta Azoka, bostehun urte elkarrekin' ikerketa lana egingo du

Hiribildua eta azoka aztergai izango dute Nerea Iraola Garmendiak, David Cano Becerrok eta Ion Ander Arcelus Garciak, Victor Mendizabal III. Bekaren irabazleak. 'Ordiziako hiribildua eta Azoka, bostehun urte elkarrekin' da aurkeztutako lanaren izenburua, eta Victor Mendizabal III. Ikerketa Beka burutzeko aukeratua izan den lana. Ikertzaileak lana burutzeko urtebeteko epea eta 7.000 euroko laguntza izango du. Hiru lan aurkeztu dira Ordiziako Udalaren Kultura Sailak antolatu duen hirugarren deialdi honetan.

KIMETZ XXI. KONTAKETA LEHIAKETA

Ireki dute kontaketa lehiaketan parte hartzeko epea

Kimetz elkarteak, urtero egiten duen moduan, kontaketa lehiaketa antolatu du eta lanen aurkezpen epea zabaldu du dagoeneko. 18 urte baino gehiago dituen eta parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago lehiaketa. Idazten diren istorioen gaia erabat librea da eta  5-10 orri bitarteko luzapena izatea beharrezkoa. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz zein gazteleraz aurkeztu daitezke lanak.

Lan amaituak bidaltzeko epea apirilaren 14ra arte egongo da irekita. Ondoren, ekainean, literatur munduko adituek osatutako epaimahaiak irabazleak nortzuk diren emango du ezagutzera.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image