Image
Image

SU TA GAR ETA SURFIN KAOS TALDEEN KONTZERTUA BIHAR PLAZAN

2015 05 07 sutagarKontzertua 23:00etan hasiko da, eta Eibarko talde mitikoa izango da jotzen lehena

Bihar ostirala, hilak 8, Su Ta Gar eta Surfin Kaos taldeen kontzertua izango da Ordiziako Plaza Nagusian, 23:00etan hasita. Eibarko talde ezagunak Ordizian emango du maiatzerako iragarrita dituen sei kontzertuetan lehena, eta bere diskografia zabaleko abesti sorta bat joko du –16 disko kaleratu ditu taldeak–. Su Ta Gar taldea izango da gainera oholtzara igotzen lehena. Surfin Kaosen txanda izango da ondoren. Talde donostiarrak bi urte pasa ditu kontzerturik eman gabe, eta asteburu honetan eskainiko ditu aurtengo kontzertu bakarrak; bihar Ordizian eta larunbatean Elorrion. Kontzertu hau Udaberrian Martxan programazioaren barruan dago, eta Ordiziako Udalak, Ordiziarrockek eta Ordiziako Trobadore Alaiek antolatu dute elkarlanean. Kontzertua doan da.

MAIATZEKO KULTUR AGENDA ETA ZINE KARTELERA

2015 04 30 txarribodaRock kontzertuak, Euskal Herriko Artisau Garagardoen azoka, Ekobira azoka eta beste hainbat kultur eta kirol ekitaldi izango dira

Maiatzeko azken asteburuan 'Txarriboda' euskarazko filma proiektatuko da

Maiatzeko kultur agenda bete-betea dator. Hileko bost astelehenetan Ordiziako Musika Eskolaren Udaberriko Kontzertuak egingo dira, eta musikarekin jarraituz, maiatzaren 8an, Surfing Kaos eta Su Ta Gar taldeen kontzertua izango da Plaza Nagusian. Maiatzaren 9an, berriz, Euskal Herriko Artisau Garagardoen azoka, eta egun berean, Gimnasia Erritmikoko Gipuzkoako Txapelketa. Aranzadi zientzia elkarteak antolatuta, berriz, erakusketa, tailer eta irteera bana izango dira maiatzean. Kiki eta Koko pailazoek ere emanaldia egingo dute 14an; 15ean 'D'elikatuz Gauez' ekimena; eta 16an Ekobira azoka eta Ordiziako Urpekoak saria; eta 17an Ordiziako IV. Dantzari Eguna. Hilari bukaera emateko, 'Goierri ezagutzen' Ordiziako II. Zikloturista Martxa jokatuko da. Zine kartelerari dagokionez, maiatzeko bost asteburuetan askotariko filmak izango dira, baina aipatzekoa da irailera bitarte ez dela zine alternatiboko eta umeentzako saiorik izango da.

KULTUR AGENDA (ISSU)

BARRENA BIG BAND ETA THE CHERRY BOPPERS TALDEEN KONTZERTUAK LARUNBATEAN BARRENA PARKEAN

2015-04-14 jazzaLehen kontzertua 19:00etan da, eta bigarrena 23:00etan

Larunbat honetan, hilak 18, Arama Jazzek Udaberrian Martxan ekimenaren barruan antolatu dituen bi kontzertu izango dira Barrena parkean. Barrena Big Band (Ordiziako Musika Eskola) taldearen saioa 19:00etan hasiko da, eta The Cherry Boppers kartelburuarena 23:00etan. Bi emanaldiak doan dira.

Info +: https://www.facebook.com/pages/Goierriko-Jazzaldia/492011734205146

POTOLOGUAK, BARREZ LEHERTZEKO ANTZERKIA OSTIRALEAN HERRI ANTZOKIAN

Txintxeta Produkzioak “Potologuak” antzerki lana aurkeztuko du ostirala honetan Ordiziako Herri Antzokian, Nagore Aranburu, Mikel Pagadi eta Egoitz Lasa aktoreekin.

Ostiral honetan, hilaren 17an, amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako “Antzerki Garaia” egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki  Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.

Eta programazioari amaiera emateko Txintxeta Produkzioak ”Potologuak” antzerki lana aurkeztuko du, Herri Antzokian ostiralean gaueko 10:15ean.

Orain bi urte sortutako 'Bodologuak” lanak izandako harrera onak bultzatuta eta bakarrizketa, gauzak kontatzeko gustuko formatua dutelako 'Potologuak' izeneko lanean murgildu da Txintxeta taldeko hirukotea: Nagore Aranburu, Mikel Pagadi eta Egoitz Lasa.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image