Ate joka ditugu dagoeneko Santa Ana jaiak.
Asteburu honetan izango dugu prologoa, nahiz eta Eman Eurrek antolatutako txapelketaren finalal agur ospatu, bereziki haurrei zuzendutako programarekin, eta 23tik 27ra gainontzeko ekitaldi nagusiak. Aurten Santiago eta Santa Ana egunak ere asteburuan datoz: herriaz eta jaiaz disfrutatzeko lagungarri.
Dozenaka ekitaldi antolatu dira. Ohikoak gehienak, baina lana, ardura eta parte hartze ugaria eskatzen dutenak. Horrexegatik ditugu gaur gure artean programa egiten duten erakunde, elkarte eta pertsona horien ordezkariak. Hauen presentzia eta programa osatzeko egiten duten esfortzua, ardura eta ilusioa eskertuz hasiko naiz. Eskerrik asko, beraz.
Herritarrei ere gogoratu talde eta eragile guzti hauen esfortzua eta lana gure presentzia eta partaidetzarekin asebetetzen dela, beraz animatu partu hartzea.