Image
Image

“NIKOLAS LEKUONA” IV. ESTATU MAILAKO ARGAZKI LEHIAKETAREN ERAKUSKETA

Ekainaren 8tik 23ra. Inaugurazioa eta sari banaketa: Ostirala, ekainaren 5a, 19:00h.

Ekainaren 8tik 23ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan  “Nikolas Lekuona IV. estatu mailako argazki lehiaketan aukeratutako lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

ANTZINAKO FERIA, ERDI AROKO FERIA ASTEBURUAN

Erdi Aroko azokaren XX. edizioa egingo da larunbat eta igandean Plaza Nagusian eta haren inguruetan

Aurten ere, urtero egiten den moduan, ekainaren 6an eta 7an Erdi Aroko Azoka izango da. Oraingoan, “AURTEN ERE BAI” maiuskulaz idatzi behar dugu, izan ere, hogeigarren urteurrena ospatzen dugu. Ekitaldi batek hogei urte betetzen dituenean esan dezakegu ondo errotua dagoela eta 30 urtez azpiko guztiek gordetzen dute beraien oroimenean, beraiena izango balitz bezala, bizi guztikoa, eta etorkizunean ere beraien usadioan gordeko dena.  Horregatik guztiagatik garrantzitsua da azoka kalitate-parametroetan sendotzea, eta gure artisautza eta lurraldea azokako postuetan agertzea. 

IRAKURKETA MULTIKULTURALA ARRAKASTATSUA

Txoria Txori poema 20 hizkuntzatan entzun zen.

Pasa den asteazkenean, hilaren 27an,  II. Irakurketa Multikulturala ospatu zen eta eguraldia lagun, jende ugari hurbildu zen Txoria txori poema hogei hizkuntzatan entzutera. Irakurketa hau, Oroith Txiki abesbatzaren kantu eta Musika Eskolako musikarekin partekatu zen. Oso giro polita sortu zen eta bukaeran, entzule eta partaideen artean, txoriak bezala, euskaraz abestu genuen.

Ekintzaren argazkiak ikusi nahi badituzu SAKATU HEMEN

II. IRAKURKETA MULTIKULTURALA, NIKOLAS LEKUONA PLAZAN

Ordizia Hiri Hezitzailea programaren barruan, ekimena asteazkena, arratsaldeko 18:30etan izango da.

Bigarren urtez, Ordiziako eragile ezberdinak bildu gara II. Irakurketa Multikulturala ekimena antolatzeko. Lehen urtean, Gabriel Aresti idazlearen “Nire aitaren etxea” poema irakurri zen eta oraingo honetan, Mikel Laboak hain ezaguna egin duen Joxanton Artzeren Txoria txori poema irakurriko da Ordizian hitz egiten diren hainbat hizkuntzetan.

 

Ekintza honen bitartez, Ordiziako hizkuntza aniztasunari merezi duen tartetxo bat egin nahi zaio hizkuntza ezberdinak eskainiz eta bertaratzen diren pertsonei hizkuntzen doinuaz gozatzeko aukera eman.

 

Maiatzak 27, asteazkena, 18:30etan Nikolas Lekuona Plazan (euria egiten badu, Plazan egingo da ekintza)

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image