EUSKAL JAIETAKO PROGRAMA PDF FORMATOAN
Ostiral honetan hasiko dira ekitaldiak.
Dagoeneko prest dago 2015eko Euskal Jaietako behin betiko programa. PDF formatuan deskargatu dezakezue. SAKATU HEMEN PROGRAMA JAISTEKO
Dagoeneko prest dago 2015eko Euskal Jaietako behin betiko programa. PDF formatuan deskargatu dezakezue. SAKATU HEMEN PROGRAMA JAISTEKO
Herri antzerki bat ikusteko aukera izango da datozen Euskal Jaietan, Herri Antzokian, irailaren 4an gaueko 10:00etan hain zuzen. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke (8 euro) Pottoka eta Kiko-Enea tabernetan eta D’Elikatuz gunean.
'Ez dira aspaldiko kontuak' antzezlanak 1936ko gerra ostean hasi eta ikastolen sorrerekin amaitzen diren garaiak azalduko ditu, 90 minutuko iraupena izango duen narrazioan. Segura, Goierri edo Euskal Herrian kokatua, gogorrak izan ziren urte horietan jendearengan nagusitu zen izua erakutsi nahi du antzerkiak, baina aldi berean, Frankismoaren amaieran, euskararekiko eta gizartearekiko ausardia izan zuten jende multzo baten lana oroitzeko ere balioko du.
Dagoeneko ikusgai daude Ordiziako Udalaren argazkien atalean 2015eko Santa Ana jaietako egun guztietako argazkiak. Sarean jartzen azkenak Santa Ana egunekoak, eta Santanazaleen eta Kuadrilla Eguneko irudiak izan dira.
Uztailak 25. Txirrindulari ,lasterketa
Datorren ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan “Ordiziako Santanazaleak” liburuxka aurkeztuko da. Bertan Ordiziako Santanazaleen inguruan argitaratutako hainbat testuren bilduma jaso da. Era berean, aurkezpenean iaz zendu zen Joseba Juarez Mendizabal dantza maisu ordiziarra oroituko da.
Aurkezpenean parte hartuko dute Jose Miguel Santamariak, Ordiziako Alkateak, Mikel Sarriegi dantzariak eta Izaro Intxaustik, Amets Bide Kultur elkarteko kideak.
Herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu aipatutako ekitaldian parte hartzera animatu daitezen.