Image
Image

KONTZERTUA PLANETA ELISARENTZAT

Larunbat honetan, 22:00etan D'elikatuzen

Luis Manuel Ruiz, el compositor, autor e intérprete que ha compuesto para artistas de la talla de Sergio Dalma, Fran Perea, Dyango o Rosa, entre otros, ofrecerá un concierto en el centro D’elikatuz el sábado 26 de septiembre a las 22:00 horas.  

Ruiz conoció casualmente a Elisa Álvarez, que sufre  una enfermedad poco frecuente y sin diagnóstico y le ayudó a crear la ONG Planeta Elisa (www.planetaelisa.org),una organización sin  ánimo de lucro que lucha por las personas con enfermedades poco frecuentes y sin diagnosticar, a la que Luis Manuel sigue prestando su ayuda.

Las entradas están ya a la venta en el centro. El precio es de 5 euros.

ZALEENTZAT SUKALDARITZA BBC-KIN ORDIZIAN

Bi saio labur eskainiko dira tokiko eta garaiko produktuekin lan egiteko

Basque Culinary Center-eko irakasleek gidatutako sukaldaritza ikastaroa izango da urriaren 1ean eta 8an D’Elikatuz zentroan. Gastronomia zaleei zuzenduta, tokiko eta garaiko produktuekin lan egingo da. Saioak ordu t`erdikoak izango dira, 18:00etan hasita. Irakasleak Aitzol Zugasti eta Iñaki Telleria dira. Idoia Noain D’ Elikatuzeko nutrizionista alboan dutela ariko dira.

Parte hartu nahi dutenek 943882290 telefono zenbakira deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. korreora idatzi dezakete. Kostua 60 eurokoa da.

LONDONEKO ROYAL OPERATIK, ORDIZIAKO HERRI ANTZOKIRA OPERA ETA BALLETA

Lau emanaldi emango dira Ordizian eta beste lau Beasainen, zuzenean

 

Ordizia eta Beasaingo Udalek elkarlanean, opera eta ballet emanaldi zikloa antolatu dute. Londoneko Royal Opera-ko eszena tokitik iritsiko dira zuzen-zuzenean Usurbe eta Herri Antzokietara. Programak astearte honetan, irailaren 22an, du lehenengo hitzordua. ‘Romeo y Julieta’ obra izango da Usurbe Antzokian 20:15etan. Zortzi emanaldi izango dira guztira. Azkena, apirilaren 25ean Ordizian. Ahalik eta kalitate hoberenarekin eskaintzeko ahalegina egingo da.                                      

Shakespeare-ren lana da beraz lehenengo saiorako iragartzen dena. Segidan etorriko dira ‘Las bodas de Fígaro’(urriak 5, 19:45, Beasain); ‘The ballet gala’ (azaroak 12, 20:15, Ordizia); ‘Caballería rusticana’ (abenduak 10, 20:15, Beasain); ‘El Cascanueces’ (abenduak 16, 20:15, Ordizia); ‘Rapsodia / Deux Pigeons’ (urtarrilak 26, 20:15, en Beasain); ‘La Traviata’ (otsailak, 19:45, Ordizia) eta ‘Lucía di Lammermoor’ (apirilak 25, 20:15, Ordizia). Azpitituluak gazteleraz izango dira.

Teknologia ona dute bi aretoek obrak ahalik eta kalitate hoberenarekin ikusi, entzun eta gozatu ahal izateko. Sarrera 13 eurokoa izango da.

EUSKAL JAIAK 2015. ASTEARTEKO ETA ASTEAZKENEKO ARGAZKIAK

Ordiziako Udalaren flickr kontuan ikusgai daude feri bereziko argazkiak

Dagoeneko ikusgai daude Ordiziako Udalaren argazkien atalean astearteko eta asteazkeneko argazkiak

ASTEARTEA – SUKALDARITZA LEHIAKETA

ASTEAZKENA – FERI BEREZIA

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image