Image
Image

ZORIONAK D'ELIKATUZ

Zentroak ostiralean ospatuko du bere 10. urtebetetzea,pintxo lehiaketaren finala barne

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroak 10 urte bete ditu eta urtean zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu hori ospatzeko, hala nola, “D´elikatuz Gauez”, gastronomia, musika eta zentroko bisita uztartu zituen ekimena, Euskolabel eta Jatorri Izendapeneko produktuekin egindako pintxo poteak hilabeteko lehen asteazkenetan, Basque Culinary Center-en eskutik sukaldaritza ikastaroa eta Goierriko Ikastetxeen artean bertako eta garaiko produktuekin egindako Euskolabel pintxoen lehiaketa. Lehiaketaren finala ostiral honetan, urriak 16, Ordiziako Plaza Nagusian 18:00etan ospatuko den D´elikatuz Zentroaren 10. urteurreneko jaian izango da.

 

Ekitaldiaren programa ondorengoa izango da:

URDANETA ETA ITZULBIDAIA ZIKLOAREN BIGARREN HITZALDIA

Carles Pedros-Alios ikerlari katalandarrak espezien eta bakterien inguruko hitzaldia eskainiko du.

Ostiral honetan, urriak 9, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako Barrena jauregian Carles Pedrós CSICeko biologo ikerlariak "Especias y bacterias: aventura y exploración" izenburuko hitzaldia eskainiko digu, “Urdaneta eta Itzulbidaia. 450.urteurrena 1565-2015” hitzaldi zikloaren barruan.
Carles Pedros-Alios Winsconsin-Madison Unibertsitatean (EEBB) Zientzia Biologikoetan doktorea da, Bartzelonako Itsas Zientzien Institutoko ikerkuntza irakaslea (CSIC) eta American Academy for Microbiologyko kidea. “ La vida al limite” liburua idatzi du.

HIP-HIP URRI ORDIZIAN.HAUR ETA GAZTEEKIN KULTURA FAMILIAN PARTEKATZEKO HILA.

Hip-hip Urri! ekimena Donostian sortu da, beste hiri batzuetan ospatzen den October Children europar proiektuan oinarrituta.

6-14 urte bitarteko haurren eta beraien familien aisialdira eta kultur kontsumora bideratuta dago, eta urriko asteburuetan egingo da.
Donostiako kultur eskaintza zabala aintzat hartu eta harekin koordinatuz, kultur erakunde, instituzio eta pertsonen arteko lankidetza artistiko eta profesionala sustatzea du helburu. Besteak beste, Hip-hip Urri! ekimenari esker, eskaintza zabal hori doan izango da urrian adingabeentzat. Ekimenean interesa duten kultur espazio guztiek dute Hip-hip Urri!-n parte hartzeko aukera: museoek, arte-galeriek, liburutegiek, antzerki-taldeek, kultur ondarearen espazioek, interpretazio-zentroek... Jarduera horien bidez, adingabeen eta euren familien artean kultur kontsumorako ohiturak sustatu nahi dira.

Aurreko urteetan jasotako partaidetza datu positiboek arrakastatsu bilakatu dute ekimena, eta antolatzaileok pozik gaude aurten Donostiako mugak zeharkatu eta Goierriko eskualdea batu dela ikusteaz.

2013an sorrera izan zuen ekimen honen hirugarren ekitaldia da aurtengoa. Helburua, familian, guztiok elkarrekin, kulturaz gozatuz ondo pasatu eta ikasteko aukera eskaintzea. Helburu komun honekin,  Goierrin hainbat erakunde, udalerri eta kultur gune/talde elkartu dira, urriko asteburuetan, kolore oso desberdinak dituzten hamaika ekintza eskaintzeko, Ordiziako kasuan hauexek dira eskainiko diren ekintzak:

URDANETA ORDIZIARA ITZULI DA

Lemniskatak hitzaldiak eta erakusketa ekarriko Barrenara ditu Itzulera bidaiaren 450. urteurrenean

Lemniskata, Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak Ordiziako Udalarekin eta Ormaiztegiko Zumalakarregi museoarekin elkarlanean antolatuta, ‘Itzulera bidaia, 1565-2015’ ekimena izango dugu urrian Ordizian. Andres Urdanetak 1565eko urriaren 8an, hau da, duela 450 urte ozeano Barean burutu zuen Itzulera bidaiaren aurkikuntza gogoratuko da. Honetarako Barrena kultur etxean eskainiko diren hitzaldi sorta eta erakusketa prestatu dira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image