Image
Image

BARRENA KULTUR ETXEKO ERAKUSKETA ARETOAN ORTZADAR ELKARTEAREN ARGAZKI ERAKUSKETA

Erakusketa  asteazkenean, hilaren 9an,  inauguratuko da arratsaldeko 19:00etan.

 

Abenduaren 9tik urtarrilaren 4ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan “Ortzadar Ordizia VI. Argazki erakusketa” izango da ikusgai. Erakusketako ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da.

Ortzadar Argazki Elkartekohainbat partaideren lanak daude ikusgai: Aitzol Arruabarrena, Amaia Oar-Arteta, Angel Fernandez “Sakatxa”, Carlos Iraeta, Francisco Albarran, Iñaki Hidalgo, Jose Ignacio Rodriguez, Joxemi Romero eta Miguel Cavero.

OROITH ABESBATZAK ETA ET INCARNATUS ORKESTRAK AMAIERA EMANGO DIE ORDIZIAKO BARROKO AIRE PROGRAMAREN XXX. EDIZIOARI

Barroko zikloaren amaiera igande honetan, Parrokian, 18:30ean

Ordiziako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du igande honetan, Ordiziako Oroith Abesbatzak eta “Et Incarnatus” orkestrak eskainiko duten kontzertu interesgarriarekin. Bakarlari gisa Amália Ibañez sopranoa eta Lucia Gómez kontraltoa arituko dira, Migel Zeberio zuzendaritzapean. Kontzertua igandean, arratsaldeko 18:30etan Ordiziako Eliz Nagusian.

TXOTXONGILO JAIALDIA HERRI ANTZOKIAN ASTEARTEAN ETA ASTEAZKENEAN

Saio irekia asteazkenean izango da arratsaldeko 17:30etan

Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatuta, Tolosako Turismo Ekinbide Etxea eta Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntzaz, hogeitazazpi urtez segidan, eta Tolosan egiten den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aprobetxatuz, Ordizian egunotan kalitate handiko lau talde izango dira Herri Antzokian.

Egitaraua hasteko, asteartean, hilaren 24an, eta goizeko saioan, Ordiziako ikastetxeei eskainitako saioan alegia, Herri Antzokian Erresuma Batuko   String Theatre konpainiak “Puxika gorria” izeneneko lana eskainiko du.

Asteazkenean arratsaldean, 17:30etatik aurrera, eta jende guztiarentzat,Manu mansilla artista argentinarraren txanda izango da “A cielo abierto” ikuskizunarekin.

JOSEP-RAMON OLIVE, BARITONOA ETA DANI ESPASA, KLABEJOLEA, BARROKO AIRE-ren HIRUGARREN KONTZERTUAREN PROTAGONISTAK

Kontzertua igande honetan, arratsaldeko 6:30etan Ordiziako Parrokian.

Aurrera jarraitzen du Ordizian musika barrokoari eskainitako zikloak. Igande honetan izango da Barroko Aire egitarauaren hirugarren kontzertua, herriko parrokia elizan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Bertan, proposamen interesgarria Kataluñatik datozen bi musikariekin: Josep-Ramon Olive baritonoa eta Dani Espasa, klabejolea. Igande honetan eskainiko duten kontzertuan segidako autoren lanak entzuteko aukera izango ditugu: Bach, Monteverdiren L’Orfeo operaren konposizio batzuk, eta Haendelen oratorioen zenbait aria, azkeneko hauekin Olivek Haendel Singing Competition izeneko lehiaketa irabazi zuen.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image