Image
Image

JESUS MARI TORALEN “BUSCAME BAJO LA LLUVIA” liburuaren aurkezpena

Ekitaldia larunbata honetan, goizeko 11:30etan, Barrenan

Larunbata honetan  Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan Jesus Mari Toralen “Buscame bajo la lluvia” nobelaren aurkezpena izango da.

Aurkezpena Marisol Caverok gidatuko du eta parte hartuko dute Jesus Mari Toral bera,  eta Paco Ayala editorea.

Herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu aipatutako ekitaldian parte hartzera animatu daitezen.

https://www.facebook.com/toralsegundanovela/

 

IPUINAK, NARRAZIOAK, AHOTSA ETA MAGIA PROTAGONISTAK LARUNBATA HONETAN AHOZ AHO JAIALDIAN

Iñaki Agirrezabal (Euskal Herria) eta Monika Klose (Alemania) larunbata honetan Barrena Kultur Etxean (17:00 H.). Eta jarraian Plaza Nagusian “Istorioen Magia, Magiaren Istorioak” Diego Calavia (Errioxa),  Jon Zabal eta  Asier Kidam (Euskal Herria) magoekin.

 

Ahoz-Aho jaialdiaren edizio berriak, zortzigarrena, ahozko tradizioko kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta beste ikuskizun mordo bat ekarriko dizkigu Ordiziara, denak ere ipuinetan oinarritutakoak. Ahoz Aho jaialdia pasa den martxoaren 5ean hasi zen, IV Narrazio lehiaketarekin, eta larunbaterako programa bikoitza iragarri du.

BARRENA KULTUR ETXEAN, “IRAKURTZEA, PLAZERRA ETA ESKUBIDEA” ERAKUSKETA

Irakurketa Erraza zer den ezagutzera emateko. Ostiralean, 19:00 h., Barrenan hitzaldia.

Erakusketa honetan, Irakurketa Errazaren kontzeptua aurkeztuko dugu lehen aldiz Ordizian, martxoaren 1etik 16ra.Martxoaren 11ean, arratsaldeko 19:00etan, “Irakurketa Erraza. Irakurtzeko arazoak dituztenentzako irakurketa bultzatzeko baliabide bat” hitzaldia egingo da, Barrena Kultur Etxean, Euskadi-Irakurketa Erraza taldearen bultzatzaile den Blanca Mataren eskutik.

Barrena Kultur Etxeak “Irakurtzea, plazerra eta eskubidea” erakusketa jasoko du 15 egunetan zehar, irakurketa errazaren kontzeptua ardatz hartuta.  Irakurketa errazeko materialak arreta bereziz prestatuak izan dira, edonork irakurri eta ulertu ahal ditzan, nahiz eta irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak izan arrazoi fisiko, psikiko edo sozialengatik. Hain zuzen ere, kolektibo horien premia da informazio erraza eta ulergarria izatea eta irakurketaz gozatzea, eta premia horri erantzuten diote irakurketa errazeko materialek.

LARUNBATEAN ZABALDUKO DA AHOZ AHO JAIALDIA

2015ko lehiaketako sarituakLEKORD TALDEAren musika eta  IV. IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA, D'Elikatuzen 19:00etan

(…sar dadila Kalabazan!)

Ura, airea, xaboia. Ipuinak… Jakinduriaren iturriko ur-tanta batek blaitzen gaitu ipuin bat entzuten dugunean… Haize freskoko ufada bat bidaltzen digu istorio bat kontatzen digunak… Garbi ernetzen den hitz batek gure pentsamenduak xaboitzen ditu, eta gure ametsak freskatzen… Ura, airea, xaboia. Martxoaren 5etik 18ra ipuinak haizatuko ditugu Ordizian.

Hemen da AHOZ-AHO 2014, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image