Image
Image

EUSKAL AKUARELARIEN ELKARTEKO ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN

Ostiral honetan, 19:00etan: Juan Carlos Aresti artistak akuarela sortzeko prozesua erakutsiko du zuzenean eta maiatzaren 5ean bisita gidatua egingo da (19:00 h.)

 

Datorren astelehenean, maiatzaren 2an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Euskal Akuarelarien Elkarteko erakusketa zabalduko da. Bertan 35 artisten lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren maiatzaren 20ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita).

Ostiral honetan (apirilak 29), inaugurazioa ekitaldia izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta erakusketan parte hartzen dituzten artistak bertan izango dira. Ekitaldi horretan, 19:00etatik aurrera Juan Carlos Aresti artistak akuarela sortzeko prozesua erakutsiko du barrena Kultur Etxeko batzar aretoan eta maiatzaren 5ean bisita gidatu irekia egingo da erakusketara arratsaldeko 19:00etan.

‘LUCIA DI LAMMERMOOR’, OPERA ZINEMA ARETOAN

Donizettiren obra dotoreenak itxiko du zikloa astelehen honetan 20:15etan

Astelehenean amaituko da opera ballet zikloa Ordiziako Herri Antzokian eskainiko den emanaldiarekin. Beasainen eta Ordizian azken hilabeteotan eman den programa arrakastatsua Londoneko Royal Opera House-tik zuzenean iritsi da. Azken saioa 20:15etan hasiko da.

‘Lucia di Lammermoor’ da obraren titulua. XVII. mendeko Eskoziako bi familien arteko harreman gaiztoaren eta maitale gazteengan izango duen eraginaren historia kontatzen du. Kritikaren arabera, operako  eszena hunkigarrienetako du eta Donizettiren lan dotoreenetakoa da. Protagonista nagusiaren papera Diana Damrau kantariak interpretatzen du eta Charles Castronovok maitale sekretuarena egiten du.

Lan hau ez da azken hamarkadan Royal Opera Housen izan. Beraz, momentu garrantzitsua da Katie Mitchellen produkzioaren estreinaldia. Iraupena 170 minutukoa da. Sarrerak 13 euro balio ditu.

HUHEZINEMA, LARUNBATEAN HERRI ANTZOKIAN

Zazpi film sarituak eskaini eta hainbat egileekin solasaldia izango da

Ordiziarrok eta, oro har, zinemazaleok aukera paregabea izango dugu aurten Huhezinema Jaialdian irabazi duten zazpi film laburrak ikusi eta  zuzendari batzuekin hitz egiteko. Izan ere, 9. edizioko hiru sail ezberdinen film labur sarituak ikusi ahal izango dira larunbat honetan, 19:30tatik aurrera Herri Antzokian. Axier Salazar, Irati Elortondo eta Mikel Uralde zuzendariak eta Iban del Campo jaialdiko koordinatzailea izango dira aurkezpenean eta ondoren egingo den solasaldian.

"JOKOZ KANPO" ANTZERKI LANA OSTIRALEAN HERRI ANTZOKIAN

Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreekin gaueko 22:15ean

Ostiral honetan, hilaren 22an, amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako “Antzerki Garaia” egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki  Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.

Eta programazioari amaiera emateko Borobil Teatroak ”Jokoz kanpo” antzerki lana aurkeztuko du.

Marra batek erabakitzen du nor dagoen jokoz kanpo. Eta ez gabiltza nahastuta. Guk ere badakigu futbolaz. Nork ez daki? Jokoz kanpo dauden guztiek, behintzat, ikaragarri. Eta jendetza dira. Denak ez dira kabituko komedia honetan, baina selekzio aparta topatuko duzu “Jokoz kanpo”. Arantxa Iturberekin batera egindako lan honetan, Anartz Zuazuak Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota zuzentzen ditu.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image