ORDIZIA KOLOREK KULTUR ARTEKO TOPAKETA ASTEA ANTOLATU DU
Azaroaren 2tik 13ra izango da eta parte hartzeko deia luzatu da
Ordiziako Udalak, azaroko bigarren asterako, KULTURARTEKO TOPAKETA ASTEA antolatu du. Herriko hainbat eragile bildu da Ordizia Kolore Bilguneak deituta, Ordiziako errealitate kultur anitza nabarmentzeko. Honetarako, ondorengo eragileen partehartzea ezinbestekoa da: Emaneurre, Txoznetako batzordea, Amets Bide, Garagune, Kimetz, Bertso Eskola, tabernariak, Majori Kiroldegia, etab.
Immigrazioaren fenomenoa herritarren artean kezka eta nahasmena sortzen dituen gai nagusi bihurtu da. Seguruenik, hartu duen abiadura eta intentsitateaz gain, ezjakintasunagatik izango da, baina baztertezina den errealitate honen aurrean, ezin ditugu begiak itxi. Herritar arrunt eta botere publikoak behartuta gaude honi aurre egitera, etorkizun hurbilerako izan ditzakeen inplikazio eta ondorioak ezagutzeko. (...)