OSTEGUNEAN BILERA IREKIA ORDIZIA SORTU ZENETIK 750. URTEURRENAREN INGURUAN
Bilera Udaletxean arratsaldeko 19:00etan.
2018. urtean Ordizia sortu zenetik 750. urteurrena ospatuko da. Hori dela eta, efemeride hori gogoan hartuta eta gaiaren inguruan lehenengo pausoak emateko, Ordiziako Udalak dei egiten die interesatuta dagoen guztiei, datorren ostegunean, hilaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan egingo den bilerara.