Image
Image

LEMNISKATA ELKARTEAK ANTOLATUTAKO ORDIZientziA ZIKLOAREN BARRUAN DOMINGO UNANUE ARKITEKTOAREN LANAK AZTERGAI, ADUR EZENARROREN ESKUTIK.

Ostiralean 19:00etan Barrenan hitzaldia eta larunbatean Herri Antzokian, 11:00etan, bisita gidatua.

2013. urtean, Domingo Unanue Saez de Asteasu ordiziar arkitektoari buruz Adur Ezenarrok aurkeztutako “Domingo Unanue (1901-1985) arkitektoa lanak” jaso zuen Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako Victor Mendizabal II. Beka. Lan honek bi fase izan ditu: aurrenekoa, Domingo Unanueren lana katalogatzea, eta bigarrena, haren obraren azterketa zehatza egitea.

Ostiralean, 19:00etan, Barrenan Ezenarrok hitzaldia eskainiko du Unanueren lanen inguruan eta larunbatean Herri Antzokian (11:00) bisita gidatua egiteako aukera izango da Adur Ezenarrorekin.

Adur Ezenarro Agirre (Ordizia,1977), arkitektoa, gaur egun Lezoko udal arkitektoa da, eta Ordiziako Udalak antolatzen duen Victor Mendizabal II. Ikerketa Beka irabazi zuen

2013an, Domingo Unanue arkitekto ordiziarraren lana ikertzeko

VIII ARTE PLASTIKOEN GOIART 2016-ORDIZIA SARIA DEIALDIA ZABALDU DA

VII. edizioaren irabazleakArte plastikoak sustatu eta zabaltzeko Ordiziako Udal Kultura sailak  VIII arte plastikoen  Goiart 2016-Ordizia Saria deialdia antolatu du

Bertan, Euskal Herrian jaiotako edo  bizi diren artistek parte har dezakete.Aurreko deialdietan lehenengo saria lortu duten artistek ezin izango dute bere burua aurkeztu. Hiru sari emango dira: Lehen saria: 3.000 euro; Bigarren saria: 1.500 euro; eta Hirugarren saria: 900 euro. Goierriko artista baten lanari saria: 600 euro. Goierrin jaio edo bizi den artista baten lana sari dezake epaimahaiak  ( Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa,  Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama, Zerain).

Datorren abenduaren 2an bukatzen da epea “VIII ARTE PLASTIKOEN GOIART  2014-ORDIZIA SARIA” izeneko lehiaketan parte hartzeko.

Beraz, arte plastikoetan murgiltzen diren artistek badute hemen gonbitea: Goiart 2016-Ordizia Saria.

Informazio gehiago Ordiziako Barrena Kultur Etxeko telefono honetan 943 80 56 30  edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

IKUSI OINARRIAK SAKATU HEMEN

 

ORDIZIA KOLOREK KULTUR ARTEKO TOPAKETA ASTEA ANTOLATU DU

Azaroaren 2tik 13ra izango da eta parte hartzeko deia luzatu da

Ordiziako Udalak, azaroko bigarren asterako, KULTURARTEKO TOPAKETA ASTEA antolatu du. Herriko hainbat eragile bildu da Ordizia Kolore Bilguneak deituta, Ordiziako errealitate kultur anitza nabarmentzeko. Honetarako, ondorengo eragileen partehartzea ezinbestekoa da: Emaneurre, Txoznetako batzordea, Amets Bide, Garagune, Kimetz, Bertso Eskola, tabernariak, Majori Kiroldegia, etab.

Immigrazioaren fenomenoa herritarren artean kezka eta nahasmena sortzen dituen gai nagusi bihurtu da. Seguruenik, hartu duen abiadura eta intentsitateaz gain, ezjakintasunagatik izango da, baina baztertezina den errealitate honen aurrean, ezin ditugu begiak itxi. Herritar arrunt eta botere publikoak behartuta gaude honi aurre egitera, etorkizun hurbilerako izan ditzakeen inplikazio eta ondorioak ezagutzeko. (...)

EUROPAKO ONDARE JARDUNALDIAK

Larunbatean, solasaldia eta bisita gidatua Domingo de Zabalaren inguruan.

Larunbatean, Patxi Garmendia "Mendigar" irakaslearen eskutik solasaldia eta bisita gidatua izango da D'Elikatuz gunean. Gaia " Domingo de Zabala. Vida de un aventurero/Domingo de Zabala. Abenturazale baten bizitza". Hitzordua larunbatean goizeko 11:00etan.

Domingo de Zabalak (  1535-1614 ) Lepantoko kanpainan parte hartu zuen, Luis de Requesens-en segizioan administrazio militarraren enplegatu gisa (kontulari), eta bere jaunaren konfiantza pertsonalari esker, Granada galera agindu zuen, borrokan leku neuralgikoan kokatuta, ohi ez bezalako heroitasuna zabalduz eta hiru ontzi turkiar harrapatuz. Ez lehenago ezta Lepantoren ondoren ere Zavalak ez zuen bete ontzi-agintea ez marinel-funtzioa ere, aldiz, karrera burokratiko luzea eta bikaina izan zuen gerra eremuan (Flandeseko Gobernu orokorreko Estatu eta Gerra Idazkaria) eta kontabilitate eremuan (Ogasunako Kontulari Handia), Ogasunako Batzorde Gorenaren parte izatera eramango lukeena.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image