Image
Image

ORDIZIAKO UDALAK VICTOR MENDIZABALEN IV. IKERKETA BEKARAKO DEIALDIA ZABALDU DU

Lan proposamenak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatzen da

Ordiziako Udaleko Kultura sailak, Victor Mendizabal fundazioaren bidez “Victor Mendizabal–Ordizia” IV. ikerketa Bekarako deialdia egin du. Bekak kultura eta hezkuntza arloa sustatzea du helburu, eta Ordiziari buruzko ikerketak bultzatzea. Beka deialdia bi urtetik behin egiten da.

Victor Mendizabal Gorostizu ordiziarraren izena Argentinako Euskal Etxeak zituen proiektuetan murgilduta azaltzen da, XX. mendearen hasieran. Ardura oso garrantzitsuak bete zituen Mendizabalek, Pedro Albaiterorekin batera: sortu nahi zituzten eskoletarako, nola neskentzat hala mutikoentzak ere, erakunde erligiosoak bilatzea. 1905ean Angleteko “Siervas de Maria” kongregazioarekin, Llavallolen, sortuko zuten nesken eskolaren kudeaketarako kontratua sinatu zuten. 1908ko otsailaren 1ean, Pedro Albaiterok eta berak, Lekarozko Kaputxinoekin sinatutako kontratua bidali zioten Buenos Aireseko Euskal Etxeko presidenteari, Errecaborde jaunari. Kongregazio honen esku utziko da mutilentzat sortuko den eskolaren kudeaketa.

LAGUNDU ORDIZIAKO ALBUM FAMILIARRA OSATZEN

Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako album familiarra (...)

Ordizia bere sorreraren 750. urteurreneko prestaketekin hasi da, izan ere, urteurrena 2018an ospatuko da. Hasiera emateko ekimenetako bat udalerriko eta ordiziarren  argazki zaharrak biltzea izango da.  Astero irudi berri bat argitaratzeko asmoa dugu eta hiribilduaren memoria historikoa osatuko duen funtsa osatzea. 

Helburu hau arrakastaz lortzeko herritarren laguntza izatea ezinbestekoa da, hori dela eta, une honetatik aurrera ekimenean parte hartzeko eskatzen dugu.  Horrela bada, artxibo hau osatzeko argazki baliagarriren bat duten pertsonek bidali dezatela eskaneatuta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo Barrena Kultur Etxera eraman, bertan kopia bat egingo da.  Ahal bada, irudian azaltzen diren toki edo pertsonei buruzko informazioa, data eta gertaerari buruzko informazioa bidaltzea eskertuko dugu.

OSTIRALEAN "IDIOT TXOU" ANTZERKI LANA HERRI ANTZOKIAN

Josean Bengoetxea, Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hormaza antzezle ezagunak  arituko dira eskenatokian

“Idiot Txou” lanaren estreinaldiak  zabalduko du Ordizian “Antzerki garaia” programazioaren hoigeitahirugarren edizioa, ostirala honetan, hilaren 13ean, gaueko 22:15ean. “Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

Josean Bengoetxea, Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hormaza antzezle ezagunak  arituko dira eskenatokian, Garbi Losada zuzendaritzapean.

UDALAREN ESKERTZA

Parte-hartzea, arrakastaren gakoa

Ordiziako Udalak eskerrak eman nahi dizkie amaitu berri den Eguberrietako programaren baitan antolaketa lanetan aritu diren boluntario, elkarte eta eragile guztiei. Festa egun eta ekintza asko izan dira aurten ere burutu direnak eta ezinezkoa izango lirateke aurrera eramatea herritarren parte hartzerik gabe.

Kontzertuak, kirolak, Olentzeroren etorrera, azoka berezia, haur parkea, errege zamalkada eta beste hainbat ekitaldi izan dira eta oso harrera ona izan dute. Eskerrik asko denei agertutako ilusio, inplikazio eta lanagatik.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image