Ostegunean, 18:00etan, Urdanetako Ikasleak, Kamel Zouaoui (Algeria) eta Dorleta Kortazar (Euskadi) / Ostiralean, 22:00etan, Narrazio lehiaketaren finala eta Gala Nagusia
Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia azken txanpan sartzen da aste honetan.Pasa den larunbatean Amaia Elizagoienek eta Marissa Palique peruarrak saio liluragarria eta ariña eskaini zuten Barrena Jauregian. Beraiekin Jakintza Ikastolako ikasle batzuk beraiek sortutako ipuinak eskaini zituzten. Urtero bezala ikastaro bat izan da Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan ahozkotasuna lantzeko umeekin. Aurten ikastaroaren irakaslea Beatriz Egizabal izan da, Euskal Herriko narratzaile ezaguna. Astelehenean jaialdiak geldiunea egin zuen Goiztiri AEK Euskatelgian eta asteartean eta asteazkenean umeentzako saioak Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan. Nerea Ariznabarreta, Mariano Hurtado eta Izaskun Mujika Ordiziako ikastetxeetara gerturatu dira bere lana eskaintzera.
Ostegunean, arratsaldeko 6etatik aurrera Barrenan izango dugu beste aukera bat Jaialdiaren izarrak ezagutzeko: Kamel Zouaoui (Algeria) eta Dorleta Kortazar (Euskadi), eta beraiekin batera saio honetan Urdanetako Ikastetxeko narratzaile trebeak ere izango dira.