GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA NAZIOARTEKO KORTO LEHIAKETA
Parte hartzeko epea zabaldu da
dar-dar produkzioak gizarte ekimenezko kooperatiba,GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA, proiektua garatzen ari da Ordiziako herrian 2015, 2016 eta 2017 urteetan. Ordiziako biztanleak, eragileak eta abar dira proiektu honen ardatza. Giza Eskubideen inguruan hauek sentsibilizatuaz eta heziaz, justizia soziala bermatzeko helburua du.Ekimen hau Ordiziako Udalaren Hiri Hezitzaileen programaren baitan dago kokatua.dar-dar produkzioak gizarte ekimenezko kooperatibak, Ordiziako Udalarekin eta herriko eragile desberdinekin, Giza Eskubideen inguruan hainbat ekintza, jarduera edo programa garatzen ditu urtean zehar. Hauen artean Giza Eskubideak Herrira Nazioarteko korto lehiaketa dago.