Image
Image

MENDIKO GAZTEN BIGARREN JARDUNALDIAK IZANGO DIRA ASTEBURU HONETAN ORDIZIAN

Mintegia eta hainbat herrialdeetako gazten azoka egingo dira

Asteburu honetan  Mendiko Gazten bigaren jardunaldiak ospatuko dira Ordizian. Alde batetik, larunbatean, urriaren 7an,  udaletxeko Pleno aretoan Ordiziako Idiazabal kofradiak zuzenduta mendiko gazten bigarren mintegia ospatuko da. Bestetik, Udalaren gidaritzapean larunbatean arratsaldean eta igandean goizean mendiko gazten nazioarteko bigarren azoka egingo da , eta bertan Mendiko Gazta egiten duten artzainek eta hainbat herrialdetako bestelako artzain gaztagileek hartuko dute parte. Igande goizean  artzainen mendiko korta bat bisitatzeko aukera izango da.

Azoka larunbatean 17:30ean zabalduko da ofizialki, Claudio Chiapucciren, munduko txirrindularitzaren historian ospetsua izan den pertsonaren eskutik. Larunbateko ordutegia. Plaza Nagusian, 17:30etik 20:45era izango da eta igandekoa, Zuhaiztin, 11:00etatik 14:00etara. Mendiko gazten azoka antolatuko da esklusiboki, gazta hauen aparteko kalitatea ipiniko da balioan eta honekin batera duten ahalmen ekonomikoa hobetzen lagunduko da.

Goi mailako adituak mintegirako

ASTEROKO ARGAZKIAK: Urdaneta eta Diego Rivero kaleak

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Aste honetan bi argazki ekartzen ditugu, bata Urdaneta kaleko “Goitiñe” aldeko argazkia, eta bigarrena Diego Rivero kalekoa, biak  1977. urte aldera. Bigarren argazki ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan.

TOHARIA, ARETXABALA ETA CARREIRAS IZANGO DIRA HIZLARI LEMNISKATAREN ORDIZIentziA ZIKLOAN

Urriaren 6ean, 20ean eta 27an izango dira Barrena kultur etxean 19:00etan

Goierriko Lemniskata zientzia elkarteak ORDIZIentziaA zikloa antolatu du aurten ere Ordiziako Udalarekin elkarlanean. Urriko hiru ostiraletan izango da, 19:00etan, Barrena Kultur Etxean.

Egitaraua honakoa da:

Urriak 6: "La sociedad del despilfarro". Manuel Toharia izango da hizlaria.

Urriak 20: "Los lugares más impresionantes del planeta". Antonio Aretxabalarekin

Urriak 27: "Lenguaje, mente y cerebro: conectando el laboratorio con la calle". Manuel Carreirasek gidatuta.

Hiru hizlariak, dibulgatzaile handiak izateaz gain, primerako komunikatzaileak dira.  Besteak beste, Manuel Tohariak hainbat urtetan telebista eta irratian lan egin du; Antonio Aretxabala Radio Euskadiko "La mecánica del caracol" programan laguntzaile modura azaltzen da eta Manuel Carreiras TED (Teknologia, Entretenimendua eta Diseinua) delako hitzaldi laburretan ere ohikoa da.

Kultur Etxeko areto nagusia interesatu guztientzat zabalik egongo da.

Informazio gehiago:  https://issuu.com/lemniskata/docs/ordizientzia_2017

ASTEROKO ARGAZKI ZAHARRAK : Ordiziako bandera

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Aste honetan Lizarrako Karlismoaren Museoan dagoen Villafrancako Banderaren argazkia ekartzen dugu gure txokora. Banderak 1875. urtean egin zen, Carlos VII, Gipuzkoako foruak zin egiteko. Beste bi argazkietan banderaren atzekaldea ikus daiteke eta baita banderaren barruan zegoen testua. Argazkiak ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI laukitxoan

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image