Image
Image

LARUNBATEAN DENOK DANTZARA PLAZA NAGUSIAN

Eidabe Taldeak “Txapela buruan eta dantza munduan” ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean 18:00etan

Aste buru honetan, larunbatean hain zuzen, amaiera emango zaio Ordizian Hip Hip Hurri programari. Hip-Hip URRI! familian kultura partekatzeko hilabete bat dugu, familiarekin batera kulturaz gozatzeko planez betetako jaialdia. Eta amaiera ematek,  larunbatean Plaza Nagusian, udaleko Kultura sailak antolatuta Eidabe taldeak “Txapela buruan eta dantza munduan” ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko 18:00etan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, “Kale Antzerkia bultzatuz” pragramaren barruan.

Parrandarako gogoa zabaldu, jolaserako irudimena areagotu eta dantzatzeko grina sortzeko ikuskizun bizia dugu “Txapela buruan….” Herriko haur, gazte eta heldu dantzan jartzea du helburu

TXAPELDUNAK ELKARTUKO DIRA ASTEZKEN HONETAN ORDIZIAN

Ordiziako gazta lehiaketa azken hamar urteotan irabazi dutenen gazta hobenera aukeratuko du luxuzko epaimahaiak

Asteazken honetan, urriak 18,  XXX. ‘Ordizia Txapeldun’ gazta lehiaketa ospatuko da asteazkeneroko azokaren altzoan, goizeko 11.00tan hasita. Bertan, Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2008tik 2017ra) irabazleak lehiatuko dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Honako gaztagileak arituko dira lehian: 2009ko  irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2008, 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri), 2016ko irabazlea izan zen Joseba Insausti (Ordizia) eta aurtengo irabazlea, Jose Luis Odriozola (Aia).

ASTEROKO ARGAZKIAK: 1953ko uholdeak

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Aste honetan, urriaren 14ean eta 15ean, 64 urte beteko dira 1953. urtean izandako uholdearenak. Prezipitazioak izugarriak izan ziren ordu gutxitan, eta Urola, Deba, Oria eta Urumea ibaien urek herriak urez bete zituzten. Gaur Luis Erasok, CAFeko argazkilariak , urriaren 14an egindako argazki batzuk ekartzen ditugu gure txokora.

Egun hartan, 300 litro baino gehiago jausi ziren Gipuzkoako hainbat tokitan. Uholdeak 27 hildako eragin zituzten guztira; horietatik 22 Zestoan, autobus batek istripua edukita. Argazki gehiago ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan.

ERAKUSKETA ETA BISITA GIDATUA ORDIZIA EZAGUTZEKO

Bisita gidatua hilaren 14an izango da

“PAISAIA BIZIA: paisaien eraikuntza” lopean eta Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, D´elikatuz Zentroak, “Gure Iragana” elkartearekin elkarlanean, Ordiziak bere 750 urtetan izan duen paisaia aldaketa isladatzen duten grabatu eta irudien erakusketa prestatu du. Erakusketa urriaren 6tik 18ra egongo da ikusgai. Urriaren 14an, bisita gidatua antolatu da ondorengo ordutegian: 11.00tan euskeraz eta 12.00tan Gazteleraz.

Argazkian, herriaren itxura 1880. urtean.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image