TXOTXONGILO JAIALDIA HERRI ANTZOKIAN
Ordiziako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du igande honetan, Ana Otxoa, sopranoak, Marife Nogales, mezzo-sopranoak, Santa Maria de Coro Musika kaperak, Oscar Candendo, organojoleak eta Easo Eskolaniak, Gorka Mirandaren zuzendaritzapean eskainiko duten kontzertu interesgarriarekin: Pergolessiren “Stabat Mater” musika-lana. Kontzertua igandean, arratsaldeko 18:30etan Ordiziako Eliz Nagusian.
Aste honetan, hilaren 22an, Santa Zezilia ospatzen da, musikaren eta musikarien zaindaria. Ordiziako bizitza musikala betidanik oso aberatsa izan da, horren froga gaur txoko honetara ekartzen dizkizuegu argazkiak. Lehena “Ordizia” Bandakoa, 1910. hamarkadaren aldera, Juan Jose Aranburu zuzendaria buru duela, bigarrena 1966. urtekoa “Los Bostak” taldea, hirugarrena 1972. urtekoa Katekesiaren rondailarena, laugarrena 1973. urtekoa Katekesiaren musika eskolarena eta bostgarrena 1995. urtekoa Beti Argi Bandarena. Beste argazkiak ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan. Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?
Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 19a, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, hirugarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Arimaz Kamera Orkestra partaidetzarekin.Kontzertuanhonako bakarlariak arituko dira: Arantza Etxabe sopranoa, Iker Nausia oboea eta Maddi Arana bibolina, denak Kepa Martinez de Alberdi zuzendaritzapean. Hauxe izango da taldearen hirugarren kontzertua Barroko Aire programazioan, azken biak 2011. eta 2013. Urtean.Kontzertuan segidako pìezak eskainiko dira: Georg Philiph Telemannen bi oberturak eta J.S.Bachen “Oboe eta bibolinerako kontzertua BWV 1060R” eta “Ich bin vergnügt mit meinem Glücke” BWV 84 Kantata.