Image
Image

ASTEROKO ARGAZKIAK: 1950. urteko panoramikak

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

1950. urteko “Villafranca. Año Santo” aldizkaritik ateratako bi argazkia ekartzen ditugu txokora. Argazki gehiago ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan. Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

IGANDEAN HASTEN DA PARROKIAN BARROKO AIRE XXXII. EDIZIOA

Musbika Ensemble taldeak zabalduko du Parrokian aurtengo edizioa, igandean arratsaldeko 18:30etan.

Aste bukaera honetan hasiko da Ordizian BARROKO AIRE, Musika Barrokoaren egunak jaialdiaren XXXII.ekitaldia. Eta jaialdi horrek Ordizian segituko du hilabete honetan, herriko Parrokian lau kontzertu egingo dira, Ordiziako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ataungo San Martin Elizan ere izango da ziklo honen kontzertu bat.

Zikloari hasiera emateko igande honetan, Ordiziako Eliz Parrokian, arratsaldeko 6:30etan, Musbika Ensemble taldearen kontzertua izango da, kontzertu bitxia, garaiko instrumentuekin interpretatutako XVIII. mendeko musika. Hilaren 12an jarraituko du programazioak Euskal Barrokensemble taldearekin, bere programa “Hego koloreak”. Azaroaren 19an Arimaz Kamara Orkestraren txanda izango da, Teleman eta Bach musikarien lanekin. Eta bukatzeko azaroaren 26an Pergolesiren “Stabat Mater” lana entzungai izango da, Donostiako Easo Eskolaniarekin.

GO!AZEN 4.0 IKUSKIZUNA ORDIZIAN.

Sarrerak salgai Barrena Kultur Etxean.

Abenduaren 21ean (17:30 h.) Ordiziako Herri Antzokian, GO!AZEN 4.0 ikuskizun berria taularatuko da. Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da Ordizian. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko duen ikuskizuna. Sarrerak astelehenetik aurrera salgai jarriko dira Barrena Kultur Etxea, aldez aurretik erosita 8 euro, eta takilan 10.

ASTEARTEAN HASIKO DIRA ABESBATZEN KONTZERTUAK PARROKIAN

Arratsaldeko 8etan, aurten hiru kontzertu Letoniako, Esloveniako eta Indonesiako abesbatzekin.

Datozen egunetan, Ordiziako Eliz Parrokian eta Ordiziako Kultura sailak antolatuta, Tolosako Ekinbide Etxea (CIT), hiru abesbatzeen kontzertuak izango dira entzungai. Udazkenerakin batera Nazioarteko Abesbatzen Jaialdiaren edizio berria.Berriro ere Ordizia eta Goierriko  musikazaleak kultura tradizio desberdinetako ahots-taldeak entzuteko aukera izango ditu, kalitate handiko abesbatzak hain zuzen ere.Ezbairik gabe, aurtengo edizioak musikazale askok erakarriko ditu Ordiziako Parrokira.Kontzertuen egunak hauxek dira:

-       Urriak 31, asteartea: Maska Abesbatza (Letonia)

-       Azaroak 1, asteazkena: KOMORNI ZBOR KGBL abesbatza (Eslovenia)

-       Azaroak 2, osteguna: Resonanz Haur Abesbatza (Indonesia)            

Kontzertu guztiak Ordiziako Parrokian, arratsaldeko 20:00etan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image