Image
Image

ENRIQUE OCHOTORENA ARTISTAREN ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN

Azaroaren 20tik abendura 5a arte. Inaugurazioa: Ostirala, hilaren 17an, arratsaldeko 19:00etan.

Datorren ostiralean, hilaren 17an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Enrique Ochotorena artistaren akuarelen erakusketa zabalduko da. Bertan 35 lanak izango dira ikusgai. Erakusketa abenduaren 5a arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita).

LIBURU BABY KLUBA EKIMENA AURKEZTU DA, ORDIZIA HIRI HEZITZAILEA PROGRAMAREN BARRUAN

Saioak Udal Liburutegian egingo dira, azaroaren 21ean (17:15h) eta  28an. (10:30 h.)

Liburu Baby Kluba ekimena “Ordizia Hiri Hezitzailea” programaren barruan garatzen da;  Udal Liburutegiak sustatzen du eta urtean zehar Liburutegi berak bultzatzen duen ipuinkontaketen saioei gehitzen zaio.Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

BARRENAKO BATZAR ARETOAN " GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA" PROIEKTUAREN BERRI EMAN DA.

Bertan, Dar-dar produkzioko koordinatzaileak Asier eta Iker Zinkunegi  egon dira, Jose Miguel Santamaria alkatea eta Joseba Aramburu kultura eta hezkuntzako zinegotzia.

Proiektu honen ardatza giza eskubideen inguruan sentsibilizatzea eta topaguneak eta komunikazioa sortzea da. Une honetan, daukagun aniztasuna azalera ateratzeko asmoz. Arazoa izan daitekeena aukera bihurtzea dugu helburu. Elkar ezagutzaren eta onarpenaren bidez, integrazioa eta kohesio soziala bermatu nahi da. Giza eskubideen inguruan, herritarrak sentsibilizatu eta hezi nahi da.Desberdintasun guztien gainetik, elkarrenganako errespetua eta elkar ezagutza garatuz, pertsona guztien berdintasuna bultzatu nahi da. Ondorioz, integrazioa eta kohesio soziala lortuz.

EUSKAL BARROKENSEMBLE TALDEAREN BIGARREN KONTZERTUA BARROKO AIRE PROGRAMAN

Kontzertua igandean izango da, arratsaldeko 18:30etan Parrokian.

Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 12, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Euskal Barrokensemble taldea osatzen duten Miren Zeberio Etxetxipia (biolin barrokoa), Pablo Martin Caminero (kontrabaxua), Daniel Garay Moragues  (perkusioa) eta Enrike Solinís Aspiazu (gitarra barrokoa, lavta eta zuzendaritza artistikoa) musikarien eskutikoa, alegia.

Euskal Barrokensemble Enrike Solinísek 2006an sortu zuen antzinako musika taldea da, han eta hemengo musikari bikain eta bereziek osatzen dutena.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image