Arratsaldeko 19:00etan "Iragan iluna argitzen: Gipuzkoa Erdi Aroan (VI-XV. mendeetan)" hitzaldiarekin batera, José Ángel Lema Pueyok emana.
Hitzaldi honen helburua bikoitza da: alde batetik, Síntesis de la Historia de Gipuzkoa izenburua duen liburua aurkeztea eta, bestetik, lan horretako Erdi Aroari buruzko atalaren funtsak azaltzea. Orain arte obraren paperezko bertsioa atera da gazteleraz eta laister argitaratuko da bere euskal bertsioa. Horretaz gain, on line ere egongo da irakurleen eskura bi hizkuntzez. Izan ere, Miguel de Aramburu elkartearen asmoa izan da aspalditik gure lurraldearen iragana -Historiaurretik gaurdaino- azaltzen duen lan sendo eta eguneratu bat, azken ekarpenak islatzen dituenak, argitaratzea. Egitasmo horretatik jaioko zen aurkezten dugun liburua. Gipuzkoako historiaren hainbat alderdi ikertuak egonik ere, ikuspegi orokorra eskaintzen zuen obra bat faltatzen zen.